Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
1592

AGINDUA, 2020ko otsailaren 27koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Honen bitartez, «Irungo La Salle» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1998ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako ikastetxe pribatuei, baimena ematen zaie erdi-edo goi-mailako lanbide-heziketako prestakuntza-zikloak emateko (1998ko uztailaren 3ko EHAA).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: hezkuntza-sistemaren lanbide heziketa, lanerako lanbide heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako lanbide-heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, beti ere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluan ezarritakoa garatzen du eta 5. eta 6. Artikuluetan, hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrarak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako Irungo La Salle ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Poliketako sailburuaren eta Hezkuntza sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko. Horiek horrela, hau

XEDATZEN DUGU:

1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua baimentzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Irungo La Salle Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratu bilakatzen da, datu hauekin:

a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratua.

b) Izen espezifikoa: «Irungo La Salle».

c) Kodea: 20007576.

d) Titularra: «Hermanos de las Escuelas Cristianas».

e) Helbidea: Elizatxo hiribidea 14-16.

f) Herria: Irun.

g) Udalerria: Irun.

h) Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

«Irungo La Salle» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, hasierako lanbide heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

2. artikulua.– Heziketa-eskaintza eta ikasleak.

1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, betiere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. apartatuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez-formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta lanbide-heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

3. artikulua.– Hezkuntza-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.

a) «Administrazioa eta Finantzak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

a) «Automatizazioa eta Robotika Industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3.– Lanbide-arloa: Fabrikazio Mekanikoa.

a) «Mekanizazioa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4.– Lanbide-arloa: Instalatze-eta Mantentze-lanak.

a) «Mantentze-lan Elektromekanikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.

a) «Bezeroarekiko harremanetako administrazio-jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Administrazio-kudeaketako jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Dokumentu-eta kudeaketa-laguntza langela eta bulegoetan», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Ikuskapenerako kontabilitate-eta administrazio-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Giza baliabideen kudeaketa integratua», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

2.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

a) «Industria-automatizazioko sistemen proiektuak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Industria-automatizazioko sistemak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

3.– Lanbide-arloa: Fabrikazio Mekanikoa.

a) «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Ekipo-ondasunen eta industria makineriaren muntaketa eta abiaraztea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Mekanizazio, konformazio eta muntaketa mekanikoko produkzioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Elektrodo estalizko eta tig bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

4.– Lanbide-arloa: Instalatzea eta Mantentzea.

a) «Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa», profesionaltasun-ziurtagiria.

5.– Lanbide arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

a) «Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza», profesionaltasun-ziurtagiria.

5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.

1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

2.– Era berean kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: Gizarte Kontseilua eta Irakasleen Klaustroa.

6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa beteko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte Kontseilua eratzea.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte Kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira ikastetxea integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondoreak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020/2021eko ikasturtearen hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aukeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari edo Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan, bi hileko epean. Errekurtsoak aukezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 27a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala