Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2020ko martxoaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1522

EDIKTUA, 443/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 443/2019 prozedura arrunta.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko (Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan epaia eman da otsailaren 21ean, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaiaren goiburua eta xedapenak, hitzez hitz:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut gauza erkidearen zatitzeari buruzko 443/2019 judizio arruntaren autoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaizkidan. Seoane prokuradoreak egin zuen eskaera, Ángeles Suárez González ordezkatuz, zeina López de Munain letraduak lagundua baita, Benedicto Penedo Suárez, Roberto Penedo Suárez, José Ángel Penedo Suárez eta Agustín Penedo Suárezen aurka, denak auzi-ihesean.

EPAITZA

Baiesten dut gauza erkidearen zatitzeari buruz epaitegi honetan bideratu den judizio arruntaren demanda, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaidan. Seoane prokuradoreak egin zuen eskaera, Ángeles Suárez González ordezkatuz, zeina López de Munain letraduak lagundua baita, Benedicto Penedo Suárez, Roberto Penedo Suárez, José Ángel Penedo Suárez eta Agustín Penedo Suárezen aurka, denak auzi-ihesean. Horrenbestez,

1.– Amaitutzat ematen dut prozedura honetako alderdien artean egon den jabekidetasuna, demandaren lehen egitatean deskribatzen diren bi higiezinen gainekoa. Ametzagan daude bi higiezinak: Asparrenako Udala (Araba), Mayor kalea, 7586 eta 7740 erregistro-finkak, Vitoria-Gasteizko 1. jabetza-erregistroa.

2.– Aipatutako higiezinak zatitzeko agintzen dut, Kode Zibilaren 404. artikulua betez adostasunik lortzen ez bada. Enkante publikoan salmenta egingo da, kanpoko lizitatzaileek parte hartuta eta enkantetik eskuratutako produktua banatuta jabekideen artean, beren kuoten hainbatekoan, gauza komuna zatiezina denez gero.

Demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: Arabako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuz (PZL, 455. artikulua).

Benedicto Penedo Suarez demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala