Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2020ko martxoaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1328

AGINDUA, 2020ko otsailaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, honako hauek ezartzen dituen agindua aldatzen duena: laboreen marjina gordinak, Nekazaritzako Lan Unitateak (NLU) zehazteko modulu objektiboak eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategietako gastu finkoen koefizienteak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrari buruzko irailaren 27ko 203/2011 Dekretuak, 14.2 artikuluan, honako hau xedatzen du: «laneko errenta unitarioa kalkulatzeko, aldian-aldian eta ustiategiaren dimentsioa, kokapena, orientazio tekniko-ekonomikoa eta ekoizpen-sistema kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako nekazaritza-arloko sail eskuduneko titularraren agindu bidez, marjina gordinak, ustiategiari dagozkion nekazaritza-laneko unitateak zehazteko modulu objektiboak eta ustiategi horretako gastu finkoen koefizienteak finkatuko dira».

Arlo horretako araudia betez, marjina gordinak, nekazaritzako lan-unitateak zehazteko modulu objektiboak eta EAEko ustiategietako gastu finkoen koefizienteak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 31ko Aginduaren bidez finkatu ziren.

Dagozkion estatistika-lanak egin ondoren, 2016ko martxoaren 31ko Aginduaren I. eranskinean beste abeltzaintza-ekoizpen batzuk sartzeko beharra hauteman da, hala nola zamalkatzeko zaldiei buruzkoak.

Agindu hau egiteko, kontsulta egin zaie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiei eta nekazaritzako elkarte profesionalei. Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Marjina gordinak.

Honako abeltzaintza-ekoizpen hauek sartzea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 31ko Aginduaren I. eranskinean (agindu horren bidez, laboreen marjina gordinak, Nekazaritzako Lan Unitateak (NLU) eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategietako gastu finkoen koefizienteak zehazteko modulu objektiboak finkatzen dira):

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 12a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala