Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
919

EDIKTUA, batera hartu beharreko kautelazko neurriei buruzko 2/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: batera hartu beharreko kautelazko neurriak, 2/2019.

Demandatzailea: Jose Javier Egibar Esnaola.

Abokatua: Juan Jose Reparaz Valls.

Prokuradorea: Maria del Carmen Coello Lopez.

Demandatua: Jose Antonio Eizmendi Echeverria.

Gaia: administratzaileen erantzukizuna.

Judizio horretan, autoa eman zen 2019-09-20an, eta honako hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Onartzen da Coello López prokuradoreak José Javier Egibar Esnaola jaunaren izenean eta hura ordezkatuz eskatutakoa, eta erabaki da kautelazko neurri hau ezartzea demandatuari aldez aurretik entzunaldia egin gabe: beheko finkaren erdi zatiezina prebentzioz enbargatzea.

Erregistroko datuak.

Donostiako 4. jabetza-erregistroa, 2. sekzioa, 502/1 zk. Udalerria: 2. sekzioa.

Finka: 502/1.

CRU: 20010000046544.

Lokalizazioa: Filara bidea 95. 2018an, Ibaeta – Donostia / San Sebastián, «ekialdean dago, mendebaldeko alderdian».

Finkaren deskribapena.

Honako hau da «ekialdean dago, mendebaldeko alderdian» dagoen etxearen deskribapena:

«Landatarra da: etxea ekialdean dago, Illarra izeneko baserriaren mendebaldean, Ibaeta lurralde-eremuan, Donostiaren jurisdikziopean. Etxeak ehun eta lau metro eta hirurogeita lau dezimetro karratu neurtzen ditu. Mugakide ditu: iparraldean eta hegoaldean, iparraldeko eta hegoaldeko atari-aurreak (hurrenez hurren), hau da, iparraldean iparraldeko atari-aurrea eta hegoaldean hegoaldeko atari-aurrea (beherako deskribatzen dira); ekialdean, Illarra baserriaren ekialdeko aldea, Roque Eizmendi jaunarena den bigarren sortan sartzen dena; eta mendebaldean, berrehun eta berrogeita hemeretzi metro eta sei dezimetro karratuko etxea, Juan José Errazquin jaunarena. Iparraldeko atari-aurreak ehun eta hogeita hamabost metro karratu ditu. Haren erdi zatiezina sorta honetara esleitu da. Mugakide ditu: iparraldean, alde zatitua; hegoaldean, arestian deskribatu den etxea eta Juan José Errazquin jaunarena izanik sortan sartu zen etxea; ekialdean, Roque Eizmendi jaunari esleitu zaion sorta; eta mendebaldean, hogeita hamar areako eta laurogeita bi zentiareako sagastien eremua, Juan José Errazquin jaunarena zena. Hegoaldeko atari-aurreak ehun eta hamabi metro eta hogeita lau dezimetro karratu ditu. Haren erdi zatiezina sorta honetara esleitu da. Mugakide ditu: iparraldean, arestian deskribatu den etxea eta Juan José Errazquin jaunaren zatiari aplikatzen zaion etxea; hegoaldean, Francisco Aranaide jaunaren laurogeita hamar metro karratuko zatia (Igaraidea etxaldea zatitu ostean saldu zitzaion, baina gaur egun Rafael Zubiría jaunarena da), eta etxalde hori (gaur egun zatituta dagoena); ekialdean, Roque Eizmendi jaunaren sortako lurra eta zatitu den Igarraldea etxaldea; eta mendebaldean, Roque Eizmendi jaunari saldu zitzaion sortako etxaldea.

Finkaren titularra.

Titularraren izena: Jose Antonio Eizmendi Echeberria, NAN zk.: 15990219K.

– Jabari osoaren % 50, erabilera pribatibokoa, erosketa-tituluaren arabera. Horren eskritura hiri horretako José María Segura Zurbano notarioaren aurrean eman zen, 1992-07-10ean (protokolo zk.: 2177).

– Jabari osoaren % 50, irabazpidezko sozietatearen adjudikazio eta likidazio tituluaren arabera. Horren eskritura hiri horretako Benito Corvo Román notarioaren aurrean eman zen, 1999-01-22an (protokolo zk.: 148).

2.– Kautelazko neurri hori beteko da eskatzaileak honako kauzioa egiten duenean:

Modua: PZLren 529.3 artikuluan ezarritako edozein.

Zenbatekoa: 100 euro.

Epea: hiru egun.

3.– Sar bedi ebazpen hau auto nagusietan.

Jose Antonio Eizmendi Echeverria demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZLren 733.2 artikuluaren bigarren paragrafoa). Hala ere, José Antonio Eizmendi Echeverría demandatua ezarri den neurri horren aurka ager daiteke, hogei eguneko epearen barruan, autoa jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, PZLren 740. artikuluan jasotzen den arrazoietako bat dela medio.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia / San Sebastián, 2020ko urtarrilaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala