Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2019ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5715

AGINDUA, 2019ko azaroaren 19koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2019ko Euskal Merkataritzako Sariak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko irailaren 3ko Aginduaren bitartez (2019ko irailaren 18ko EHAA, 4241. zk.) arautu ziren Euskal Merkataritzako Sarietarako deialdiaren oinarriak 2019rako, eta Epaimahai Kalifikatzaileak sariak emateari buruz egindako proposamena jakin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kategoriaren arabera, 2019ko Euskal Merkataritzako Sariak honako hauei ematea:

– Enpresa-lankidetza: Pepita Uva – Vino, Artesanía y Rutas SL.

– Merkataritza-berrikuntza: Carolina Archeli Saralegui – Pescadería Espe Arrandegia.

– Lanbide-ibilbidea: Almacenes Caype SA.

– Hiriko merkataritza inguruneen dinamizazioa: Maria Pilar Jiménez Parra – Muchas Telas.

– Ekintzailetza: Mundaka Basque Country SL.

Bigarrena.– 2019ko irailaren 3ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek bereizgarri edo aintzatespen publiko bat izango dute, hain justu ere horretarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 19a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.


Azterketa dokumentala