Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2019ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5634

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 27koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez arautzen baita euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik emango zaizkien dirulaguntzen handitzea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko irailaren 17ko EHAAn (176. zk.), HABEko zuzendariaren 2019ko irailaren 10eko Ebazpena argitaratu zen (ebazpen haren bidez, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dira).

Bigarrena.– Aipatu ebazpenaren I. eranskinaren 1.2 oinarriaren arabera, horrelako laguntzetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetatik datoz, eta haien zenbatekoa 20.760.000 eurokoa da.

Hirugarrena.– Aipatu ebazpenaren I. eranskinaren 1.4 oinarriaren arabera, oinarri honen 2. atalean ezarritako zenbatekoa handitu ahal izango da, baldin eta HABEko aurrekontuetan beste dirulaguntzetarako aurrekontu-sailen izakinak agortu ez badira. Handitze hori dirulaguntza-eskarien gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da, HABEko zuzendariaren ebazpen baten bidez eman beharko da haren berri, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Horiek horrela, euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik emango zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen Ebazpenaren I. eranskinaren 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik emango zaizkien dirulaguntzei 220.000 euro gehitzea, 57.000 euro 2019ko urritik abendura bitarteko epealdian eta 163.000 euro 2020ko urtarriletik irailera bitarteko epealdian. Horrela, deialdiaren zenbateko osoa 20.980.000 euro izango da. Honela banatzen da kopuru hori:

a) 18.400.000 euro, I. eranskinaren 6.1 oinarrian aipatzen den euskaltegien berezko ekimenezko aurrez aurreko jarduera babesteko.

b) Autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko:

b.1.– 525.000 euro, I. eranskinaren 6.2 oinarrian aipatzen den autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

b.2.– 1.280.000 euro, I. eranskinaren 6.3 oinarrian aipatzen den euskaltegien bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

c) 775.000 euro, I. eranskinaren 6.4 oinarrian aipatzen den barnetegietako jarduera babesteko.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Donostia, 2019ko azaroaren 27a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala