Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2019ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5510

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 800/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 800/2017 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea:

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

74/2019 EPAIA.

Magistratua-epailea: Julia Sauri Martin.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: 2019ko martxoaren 18a.

Demandatzailea: Richard Fernandez Torres.

Demandatua: Tiendas de Ensueño.

Judizioaren gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Richard Fernández Torresek, bere izenean eta ordezkari gisa, jarri duen demanda «Tiendas de Ensueño» enpresaren aurka. Horrenbestez,

«Tiendas de Ensueño» kondenatzen dut demandatzaileari mila ehun eta laurogeita lau euro eta hirurogeita hamabost zentimo (1.184,75) ordaintzera; zenbateko horrek legez ezarritako interesak sortuko ditu bi mila eta hamazazpiko urriaren hamaseitik ebazpena eman den egunera arte, eta diruaren legezko interesa bi puntu igoko da ebazpen hau eman den egunetik osorik ordaindu arte.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

– Ediktu honen bidez Tiendas de Ensueño enpresari jakinaraztea 2019-03-18an aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo, 2019ko ekainaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala