Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2019ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5509

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 14koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2019. urtean antolatutako merkatu, azoka edo gertaera profesionaletan parte hartzeko dirulaguntzen deialdiko zuzkidura.

AURREKARIAK

1.– 2019ko ekainaren 24ko EHAAn, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2019ko ekainaren 4ko Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez deialdi hau argitaratzen baita: musika, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak eta liburugintza sustatzen diharduten pertsona fisiko eta pertsona juridiko pribatuek, euskararen eremu geografikotik kanpo, 2019. urtean antolatutako merkatu, azoka edo ekitaldi profesionaletan parte hartzeko dirulaguntzak emateko deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onartutakoa.

2.– Ebazpen horren 3. artikuluan finkatu zen laurogeita hamar mila eurokoa izango dela (90.000) gehieneko diru-zuzkidura osoa, modalitate bakoitzean honela banatua:

a) Ikus-entzunezkoetarako berrogeita bost mila euro (45.000).

b) Musikarako hamabost mila euro (15.000).

c) Arte eszenikoetarako hamabost mila euro (15.000).

d) Liburuaren sektorerako hamabost mila euro (15.000).

3.– Lehen xedapen gehigarriaren arabera, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu ahal izango da, baldin eta EEIren beste dirulaguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori EEIren zuzendariaren Ebazpen baten bidez jakinarazi beharko da.

Hori guztia kontuan harturik, lehen xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzkidura osoari sei mila eta zazpiehun euro gehitzea (6.700), kopurua laurogeita hamalau mila eta berrehun euroan ezarriz (96.700).

Bigarrena.– Gehikuntza hori musikaren eta arte eszenikoen modalitatetarako kopurua handitzeko erabiltzea: musikarako kopuru berria hogei mila eta berrehun eurokoa izango da (20.200); arte eszenikoetarakoa, ordea, hamasei mila eta bostehun eurokoa (16.500).

Donostia, 2019ko azaroaren 14a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala