Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2019ko urriaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5034

EBAZPENA, 2019ko urriaren 3koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Mutriku (Gipuzkoa) udal-mugarteko Ibiri auzoko Gaztaņegi eta Arrebiņeta baserrietan nekazaritza-hobekuntzarako lursailak egokitzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren gaineko txostena, Loroņo SAk sustatua.

AURREKARIAK

2019ko maiatzaren 2an, Mutrikuko Udalak Mutriku (Gipuzkoa) udal-mugarteko Ibiri auzoko Gaztaņegi eta Arrebiņeta baserrietan nekazaritza-hobekuntzarako lursailak egokitzeko Loroņo SAk sustatutako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari hasiera emateko eskaera egin zuen, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Proiektuak adierazitako prozedura jarraitu behar du aipatutako arauaren 7.2.a artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 46. artikuluak ezarritakoari jarraituz, 2019ko abuztuaren 13an ingurumen-organoak kontsulta egin zien proiektuaren eraginpeko administrazio publikoei zein interesdunei, aipatutako proiektuari ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion zehazte aldera.

Zehazki, honako hauei egin zien kontsulta: Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza, Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza (Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza) (horiek guztiak Eusko Jaurlaritzakoak), Ingurumen Zuzendaritza Nagusia eta Kultura Zuzendaritza (bi horiek Gipuzkoako Foru Aldundikoak); Uraren Euskal Agentzia, Ekologistak Martxan Gipuzkoa, Parkeen Lagunak ĢHaritzaldeģ elkarte naturalista eta Eguzkizaleak elkartea.

Kontsulten izapidea amaituta, hauek erantzun dute: Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza eta Kultura Ondarearen Zuzendaritza, hirurak ere Eusko Jaurlaritzaren mende daudenak. Kontsulten emaitza espedientean jasota dago. Aipatutako txostena kontuan izanik, ingurumen-organoak badu aski judizio-elementu ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da ingurumenean ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Era berean, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, besteak beste, plangintza-prozesuaren lehen faseetan egingo dela ingurumenaren gaineko eraginen analisia, betiere, aukerarik egokienak hautatzeko asmoz, eta aintzat hartuta hor gauzatuko diren jardueren metatze- eta sinergia-ondorioak.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2.a artikuluan ezarritakoa aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egingo zaie, besteak beste, arau horren II. eranskinean biltzen diren proiektuei. Mutrikuko Udalak proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egitea justifikatzen du, aipatu II. eranskinaren 9c epigrafean hala jasota dagoelako: ĢIbaietatik, lurretik edo itsasotik erauzitako materialak isurtzeko edo jalkitzeko lurreko instalazioak, I. eranskinean sartuta ez daudenak, hektarea bat baino gehiagoko azalera baduteģ. Horrenbestez, ingurumen-arloan indarrean den legeria aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura aplikatu behar zaio Mutriku (Gipuzkoa) udal-mugarteko Ibiri auzoko Gaztaņegi eta Arrebiņeta baserrietan nekazaritza-hobekuntzarako lursailak egokitzeko Loroņo SAk sustatutako proiektuari. Ondoren, proiektuak ingurumenean ondorio esanguratsuak dituen ala ez zehaztuko da eta, beraz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta aplikatu behar zaion ala ez.

Proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-espedientean dauden dokumentu teknikoak eta txostenak aztertu ondoren, eta proiektuaren ingurumen-txostena zuzena denez eta indarrean dagoen araudian aurreikusitako alderdietara egokitzen denez, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-inpaktuaren txostena eman behar du (erakunde hori eskuduna da aipatutako otsailaren 27ko 3/1998ko Legearen arabera, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera). Txosten horretan, aztertuko da aipatutako proiektuak ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzakeen, eta, ondorioz, proiektuari ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura egin behar zaion ala ez.

Honako hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mutriku (Gipuzkoa) udal-mugarteko Ibiri auzoko Gaztaņegi eta Arrebiņeta baserrietan nekazaritza-hobekuntzarako lursailak egokitzeko Loroņo SAk sustatutako proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena formulatzea, zehaztapen hauekin:

A) Proiektuaren helburua da Gaztaņegi eta Arrebiņeta baserrien ondoko mendi-hegalaren morfologia egokitzea egokitzea, lursaila hobeto aprobetxatzeko. Horretarako, mila metro koadroko zabaltza bat dago baserri sarreran, ezponda naturalari irabazia, eta handitu egin nahi da maileguzko lurrak eta haitzak erabilita. Hala, baserriaren aurrean gainazal erdi-plano bat eratu nahi da, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapena hobetzeko. Baserritik gertuen dagoen aldea (ezpondak eta berma) bazkaleku gisa erabiliko da, eta plataforma, berriz, etorkizuneko nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueraren berezko erabileretarako. Horren barnean sartzen da abeltzaintza-jarduerari leku gehiago emateko eta ganadua eremu irekietan izateko pabiloiren bat gehiago instalatzea, eta horren zati bat laboreetarako izatea.

B) Ingurumen-inpaktuari buruzko txostena emateko ebazpen honetan proiektuaren ingurumen-txostenaren edukia aztertzen da, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskinean ezarritako irizpideekin bat etorriz, betiere:

1.– Proiektuaren ezaugarriak:

Proiektuaren helburua da Gaztaņegi eta Arrebiņeta baserrien ondoko hegala morfologikoki egokitzea, maileguzko lurrak eta arrokak erabilita gainazal erdi-plano bat eratzeko baserri aurrean, lur-eremua hobeto aprobetxatzeari begira.

Lursaila behetik gora egokitzea planteatzen da, aldez aurreko azpiegituretatik eta ezpondaren oineko harri-lubetatik hasita:

– Lursaila prestatzea: belar-sastrakak garbitzea, indusketa eta landare-lurra kentzea.

– Aldez aurreko azpiegiturak eraikitzea: instalazioak (gurpil-garbitokia, kontrol-etxola...) eta barneko bideak eraikitzea, dikea edo harri-lubeta eraikitzea, hondoa drainatzeko sistemak eraikitzea, dekantazio-putzu bat eraikitzea.

– Gainazaleko urak drainatzeko sistemak eraikitzea.

– Gainazalak betetzea eta konformatzea.

– Paisaia lehengoratzea. Ingurumena lehengoratzea.

Guztira, 91.500 m3 material betegarri hartuko da kanpotik. Materialak EHZ 170504 kodekoak izango dira (170503 kodean zehaztutakoez bestelako lurra eta haitzak), otsailaren 8ko MAM/304/2002 aginduan argitaratutako Europako hondakinen zerrendari jarraikiz. Landare-lurra betelan-gainazaletik bertatik lortuko da (30-40 zentimetroko sakonerako geruza bat aterako da) eta betegarriaren azken estaldura egingo da harekin. Horretarako, 30 cm inguruko geruza jarriko da.

2.– Proiektuaren kokapena:

Jardueraren xedeko mendi-hegalak iparralderantz orientatutako aldapa ertaina dauka, eta 1,4 hektareako azalera. Mutrikuko udal-mugartean kokatuta, Ibiri auzoan, hirigunetik 750 metro hegoaldera. Zehazki, kokalekua 04. poligonoko 142. eta 143. lurzatien eta 08. poligonoko 19. lurzatien parte da, Gaztaņegi eta Arrebiņeta baserrien ondoan, lurzoru urbanizaezinean.

Kokalekutik iparraldera, Ondabarro errekastoa dago. Proiektuaren eta errekastoaren arteko gutxieneko distantzia 25 metrokoa da; beraz, haren zaintza-eremuaren barruan dago kokalekua. Bestalde, proiektua Arnoko Igarobide Ekologikoaren moteltze-eremuaren barruan dago, Euskal Kostaldeko Geoparkearen mugen barruan. Era berean, ondorengo espezieentzako interes bereziko gunea da: Schreiber saguzarra (Miniopterus schreibersii), ferra-saguzar mediterraneoa (Rhinolophus euryale) eta bisoi europarra (Mustela lutreola); azken horri buruzko kudeaketa-plan bat dago Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Horiez gain, Schreiber muskerrak (Lacerta schreiberi) eta baso-igel iberiarrak (Rana iberica) ager daitezke bertan, Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendak interes berezikotzat hartzen dituenak.

3.– Balizko inpaktuaren ezaugarriak:

Proiektuaren izaera eta ezaugarriak kontuan hartuta, inpakturik handiena mendi-hegalaren egokitzapen morfologikoko fasean sortuko da, jarduera hauen eraginez: belar-sastrakak garbitzea, landare-lurra kendu eta biltzea, makineria astuna erabiltzea, harri-lubakia eraikitzea, hondoa drainatzea eta kanal perimetralak eraikitzea, urak biltzea, dekantazio-putzua eraikitzea eta betelanak gauzatzea.

Afekziorik garrantzitsuenak honako hauekin zerikusia dute: lur-eremuaren okupazioa, landare-estalkiaren ezabapena, partikula-, hauts- eta zarata-emisioak, hondakinen sorrera, uren kalitatearen murriztea eta bisoi europarraren kudeaketa-planaren aplikazio-eremuko habitataren kalitatearen murrizketa. Hala ere, prebentzio- eta zuzenketa-neurriak aplikatuta, afekzioak murriztuko dira eta inpaktua bateragarritzat joko da.

Proiektuak prebentzio- eta zuzenketa-neurrien proposamen bat jasotzen du, hauen gaineko afekzioak minimizatu eta ekiditeko: lurzorua, hidrologia, ingurune atmosferikoa, landaredia, fauna, ingurune sozioekonomikoa (biztanleria, jabetzak eta azpiegiturak eta kultura-ondarea barnean direla) eta paisaia.

Bigarrena.– Proiektua exekutatzeko, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan proposatutako neurri babesle eta zuzentzaileez eta baimen sektorialetan adierazitakoez gainera, baldintza hauek izan behar dira kontuan:

Natura-ondarea babesteko neurriak:

– Lurzorua okupatzea dakarten lanak egin behar izanez gero, proiekturako behar-beharrezkoa den gutxieneko eremuan gauzatuko dira. Betelanen xedeko gunetik edo bideetatik, drainatze-eremuetatik eta abarretatik kanpo belar-sastrakak garbitzea saihestuko da. Era berean, ahalik eta gehien mugatuko da espazioak obrako materialez okupatzea, eta makineria eta ibilgailuak horretarako prestatutako esparrutik kanpo ibiltzea. Adierazitako eremutik kanpo ustekabeko eraginik gertatuz gero, neurri zuzentzaile eta lehengoratze-neurri egokiak ezarriko dira.

– Eremuren bat egokitu behar bada bertan makinak uzteko, materialak bolada batean biltzeko edo pilatzeko, sortutako hondakin-tipologia ezberdinak kudeatzeko edo proiektuarekin zerikusia duen beste edozein jardun gauzatzeko, ingurumen-eragin txikieneko irizpideei jarraikiz hautatuko dira gune horiek. Eremu horiek inola ere ezin dira egon intereseko landaretza duten espazioetan (zuhaizti autoktonoak, ibaiertzeko landaredia, lehentasunezko intereseko habitatak), ezta ibilguetatik hurbil dauden lursailetan, hezeguneetan eta urak har ditzakeen eremuetan ere. Obren Zuzendaritzak onartu beharko du eremu horiek non dauden zehatz, egokitzapen-lanak hasi baino lehen. Kasu bakoitzean, aurretik in situ balizatu beharko da.

– Ez da landare-lurrik onartuko betelana egiteko, soilik 30 cm arteko azaleko geruzetan erabili ahalko da.

– Landare-lurra betelana egin aurretik atera eta 1,5 m edo gutxiagoko ildo-bitarte edo pila isolatuetan metatuko da.

– Amaitutako guneen gainazala trinkotzea saihestu behar da, eta, horretarako, gainazala harrotuko da.

– Material betegarriekin edo landareztatze-lanetan sartu diren espezieak zabaltzea ekidingo da.

– Botatako masa inguruaren morfologiara egokituko da; azalean ez du ertzik egon behar, eta lursail naturalaren eta betelan-gunearen arteko trantsizioak leuna izan behar du.

– Perimetroak itxi behar izanez gero, zenbait lekutan itxituraren beheko aldean 15-20 cm inguruko tartea utzi beharko da lur-arrasetik hasita. Lanak amaitzen direnean, itxitura guztiak kentzea gomendatzen da.

– Drainatze-elementuetan eta jariatze-urak desbideratzearen ondorioz ornodun txikiak itota hiltzea ekiditeko helburuz, irteteko aukera ematen dieten elementuak jarriko dira (arrapala txikiak, ihes egiteko zuloak...) eta kanalen profilak trapezoidalak edo V formakoak izango dira.

– Proiektua gauzatzean kaltetutako gune guztiak (aldi baterako pilaketa-eremuak, aldi baterako lurzoru-okupazioak, bideak eta abar) lehengoratuko dira. Landareztatzea, espezie autoktonoak sartuta, ahalik eta lasterren egingo da erosio-prozesuak eta ibilguetarako solido-arrasteak ekiditeko; horrela, habitat naturalak sortzen lagunduko da, eta, ahal dela, horiek inguruan dagoen landaredia naturalarekin lotzen.

– Adierazitako eremutik kanpo ustekabeko erasanik gertatuz gero, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak ezarriko dira.

– Harri-lubeten oinak landareztatzeko eta pistetan ezpondak indartzeko, zuhaitzei dagokienez, bereziki, landaketa-eremu trinkoak sortzea gomendatzen da, soilgune gutxi egon daitezen eta soilguneen eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Horretarako, tamaina txikiko landareak landatzea gomendatzen da.

– Bisoi europarraren (Mustela lutreola) kudeaketa-planen eremuan egitekoak diren jarduerak foru-organo eskudunak ezarritako baldintzei jarraikiz gauzatuko dira. Organo horrek mugak ezar ditzake, bai lanak egiteko eran, bai horiek exekutatzeko mementoan, betiere kontuan hartuta zein diren aldi sentikorrak fauna mehatxatuaren ziklo biologikoei dagokienez.

– Betelana aktibo dagoen bitartean, ibaian behera urak uhertzen badira edo bisoiari kalte egiten bazaio (batez ere, ugalketa-garaian; hau da, martxoaren 15etik uztailaren 31ra bitartean), betelana eten beharko da eta bisoiaren babesa bermatzeko prebentzio-neurri gehigarriak eskatu ahalko dira.

Ura eta lurzorua babesteko neurriak:

– Hargatik eragotzi gabe uren arloan eskumena duen organoak prozedura aplikagarrien esparruan ezartzen dituen baldintzak, ez da inolako isuririk egingo jabari publiko hidraulikoaren gainean, ezta bere babes-zortasunean ere, eta ibai-ibilguak kutsatzen ez direla bermatuko da. Eremu horietan nahi ez diren aldaketak ekiditeko, jabari publiko hidraulikoaren zortasun-zerrendak balizatuko dira, makinen joan-etorria, materialen pilaketa, hondakinak eta abarrak eragozteko. Era berean, solido esekiak uretara iristea ekiditeko neurriak ezarriko dira; hala nola, dekantazio-putzuak, sedimentu-tranpak, gurpil-garbitokiak, geotestileko hesiak, etab.

– Halaber, erabat debekatuta dago makinak konpontzea edo makinei olioa aldatzea, horretarako berariaz jarritako guneetan ez bada. Obrak egiten ari diren inguruan ez badago azpiegitura egokirik zeregin horietarako, berariazko gune bat egokitu beharko da lan horiek egiteko. Esparru hori mugatuta egongo da, eta zorua iragazgaiztu egin beharko da; era berean, efluenteak jasotzeko sistema bat izango da, zorua eta urak kutsatzea ekiditeko.

– Urak har ditzakeen eremuak okupatzeko mugapenak errespetatuko dira, Plan Hidrologikoan zehaztuta bezala, eta inguru horietan ez da lursailaren egungo arrasa aldatuko duen betelanik egingo eta ez dira materialak edota hondakinak pilatuko.

– Obraren garaian bide osagarriak behar izanez gero, haren trazatutik kanpo geratuko dira edozer mailatako ibilguen zuzenketak eta kanalizatzeak. Kasu guztietan, bide horiek ezabatu eta eragindako gainazalak leheneratu egin beharko dira obrak amaitu ostean.

– Ezinbestekoa bada ibaiertzeko landarediari berezkoak zaizkion espeziak moztea, inguruko ibaiertzetako landarediaren berezko zuhaixka-espezieak landatuko dira.

– Sarbide berriak ireki edo horrelako ekintzak egin behar badira, eta horrek lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak jasan dituzten lursailei eragin badiezaieke, gune horietan edozein jarduera gauzatzeko, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak aurreikusten duen ingurumen-organoaren aurretiazko baimena beharko da.

Hauts-igorpenak murrizteko neurriak:

– Lanek dirauten artean, zorrotz kontrolatuko dira ibilgailuak iragan ondoko garbiketa-lanak, bai egin beharreko jardunaren eraginpeko ingurunean, bai jardun-eremuetara sartzeko guneetan. Sistema bat eduki beharko da aldi baterako hutsik dauden pistak eta inguruak ureztatzeko, baita gurpil-garbitoki bat ere.

– Garraio-ibilgailuek eta obretako makinek ez dute lokatzez zikinduko jardun-guneetatik bide publikoetara bitarteko tartea.

Zarataren eta bibrazioen ondorioak gutxitzeko neurriak:

– Lanek irauten duten bitartean, beharrezkotzat jotzen diren jarraibide egokiak aplikatuko dira, obrako makineriaren mantentze-lanei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

– Halaber, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta igorpen akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakora.

– Bestalde, proiektua garatzean, obrek eraginpeko eremuan sorrarazitako zaratarengatik ez dira gaindituko kalitate akustikoaren helburuak, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarrita, baina hori guztia dekretu horretako 35.bis artikuluan aurreikusitakoari kalterik eragin gabe.

Hondakinak kudeatzeko neurriak:

– Sortutako hondakinak Hondakin, lur kutsatu eta berariazko araudiei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, indusketetatik datozen hondakinak eta obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak barne, eta, behar izanez gero, haien ezaugarriak adierazi beharko dira, zer izaera duten eta nora bidali behar diren zehazteko asmoz.

– Hondakinak kudeatzeko printzipio hierarkikoekin bat, lehentasuna izango da hondakin orok behar bezala baimendutako balorizazio-prozesu bati jarraitzea. Lehentasunak honako hauek izango dira, hurrenkera honetan: hondakinak berrerabiltzeko prestatzea; birziklatzea; balorizatzeko beste moduren bat, balorizazio energetikoa barnean dela.

– Hondakinak deuseztatu ahal izateko, aldez aurretik justifikatu beharko da haien balorizazioa ez dela bideragarria ez teknikoki, ez ekonomikoki, ez ingurumenaren aldetik.

– Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

– Eraikuntza- eta eraispen-jardueren ondorioz hondakinak sortzen badira, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

– Zabortegira bidali beharreko hondakinak honako hauen arabera kudeatuko dira: Hondakinak zabortegietan utziz deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretua; Hondakinak zabortegietan utziz deuseztatzea eta betelanak exekutatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretua, eta horien aldaketak.

– Soilik VIE-A ebaluazioko balio adierazgarrietatik beherako eduki kutsatzaileak dituzten materialak utzi ahal izango dira lursailak betetzeko edo egokitzeko, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean jasotakoari jarraikiz.

– Hondakin arriskutsuentzako ontziek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren (hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen du dekretu horrek) 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte; itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

– Horrelako ontziak etiketatuta egongo dira, eta etiketa argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izango da, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 14. artikuluko jarraibideen araberakoa.

– Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da sortutako olio erabilia. Olio erabiliak, baimendutako kudeatzaile bati eman arte, estalpean utziko dira behar bezala etiketatutako depositu estankoetan; zola iragazgaitz baten gainean egon beharko dute, kubo txikietan edo ihesei eta isuriei eusteko sistemen barruan.

– Hala badagokio, eremu jakin batzuk egokituko dira, aldi batean hondakin arriskutsuak pilatzeko; hala nola, olio-potoak, iragazkiak, olioak, margoak eta abar. Gainera, hondakin geldoentzako edukiontziak ere jarriko dira, hondakin arriskutsuen guneetatik bereizita. Era berean, lanek irauten duten bitartean, sortzen diren hondakinak biltzeko gailu estankoak jarriko dira lanak egiteko eremu osoan (bidoiak, etab.). Motaren arabera bereiziko dira hondakinak, eta, ondoren, aldi baterako biltegiratuko dira aipatutako garbigunean.

– Araudi hori betetzea errazagoa izan dadin, lanen ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak prestatu beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregaiak eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

Kultura-ondarea babesteko neurriak:

– Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritako gainerako xedapenak gorabehera, obrak egiterakoan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio dagokion foru-organoaren Kultura Zuzendaritza Nagusiari; gero, hark erabakiko du zer neurri ezarri.

Paisaia babesteko eta ukitutako eremuak lehengoratzeko neurriak:

– Obra-leku bakoitzean, lurrak mugitzeko lanak bukaturik, jarduerek ukitutako lursailaren lehengoratze edafikoa eta geomorfologikoa egingo da, proiektu-sustatzaileak ingurumen-inpaktua ebaluatu bitartean aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

– Obra kontratatzeko baldintza-agiriak eta aurrekontuek jaso beharko dituzte dokumentazioan aurreikusitako baldintza teknikoak eta aurrekontu-partidak, proposatutako jarduerak behar bezala betetzen direla bermatzeko.

– Lehengoratze edafikoaren lan horiek iraun bitartean, landare inbaditzaileak –hala nola, Robinia pseudoacacia eta Cortaderia selloana– zabaltzea eragozteko ekintzak gauzatuko dira. Ildo horretan, bereziki kontrolatuko da landare-estalkia lehengoratzeko lurren jatorria, eta, ahal dela, ez da erabiliko horrelako espezieek kutsatu ahal izan duten lurrik.

– Basolanetarako erabiltzen diren makina guztiek garbi egon beharko dute, lokatz- edo lur-arrastorik gabe, inguruan koka daitezkeen espezie inbaditzaileen propagulu edo haziak hedatzeko arriskurik ez izateko.

– Era berean, ahal den guztietan, espezie inbaditzaile horiek errotik kenduko dira jarduera-gunetik.

Jardunbide egokien sistema bat hartzea:

Langileek jardunbide onen sistema bat hartu beharko dute, helburu hauek ahalik eta gehien bermatzeko:

– Lanek okupatzen dituzten mugak kontrolatzea.

– Natura-intereseko landaretza-eremuen gaineko eragina kontrolatzea.

– Ibilguen gaineko eta beren bazterretako landarediaren gaineko eragina kontrolatzea, eta, ondorioz, bisoi europarren habitataren gainekoa ere bai.

– Hondakinen eta olioen isurketen eta lurren arrastatzearen ondoriozko lurzoruaren eta uren kutsadura ekiditea.

– Proiektuan inplikatutako herriguneko biztanleei enbarazurik ez eragitea zarata eta hautsarekin.

Garbiketa eta obra-akabera:

Obra bukatu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat egingo da; proiektuak ukitutako eremua batere obra-hondakinik gabe utzi beharko da, eta aldi baterako instalazio guztiak deseginda.

Hirugarrena.– Lehenengo puntuan ezarritako baldintzen arabera, eta kontuan izanik sustatzaileak planteatutako neurri babesle eta zuzentzaileek nahiz aurreko puntuan adierazitakoek eta baimen sektorialetan ezartzen diren neurriek ingurumenarekiko kalteak murrizten dituztela, ez da aurreikusten ingurumenean kalte negatibo nabarmenik izango denik. Beraz, ez da beharrezkotzat jotzen Mutrikuko udal-barrutian (Gipuzkoa), Ibiri auzoan, Gaztaņegi eta Arrebiņeta baserrien lur-eremua egokitzeko eta nekazaritza hobetzeko Loroņo SAk sustatzen duen proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta aplikatzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Mutrikuko Udalari.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren txosten honek indarraldia galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio, behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean, aipatutako proiektua baimenduko ez balitz. Halako kasuetan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 3a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.


Azterketa dokumentala