Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2019ko irailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4238

75/2019 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruz Euskal Autonomia Erkidegoaren eta ECOEMBESen artean (Ecoembalajes España, SA) 2014ko ekainaren 25ean sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmenaren luzapenaren laburpena.

Apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren 9.bis.2) artikuluan ezartzen denez (errege-dekretu horrek Ontzien eta Ontzi-hondakinen apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatu eta gauzatzeko Erregelamendua onartzen du), administrazio publikoek aldizkari ofizialetan argitaratuko dituzte ontziei buruzko borondatezko akordioak edo hitzarmenak eta testu oso horiek herritarren esku egongo dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako esparru-hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren 9.bis.2) artikuluan aurreikusitako publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruz ECOEMBESekin (Ecoembalajes España, SA) sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmenaren luzapenaren laburpena (ebazpen honen eranskinean dago jasota).

2. artikulua.– Esparru-hitzarmen hau, hitzarmenaren gehigarriak eta luzapena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: (https://www.euskadi.eus/garrantzi-juridikoko-dokumentazioa/euskal-herriko-administrazio-orokorraren-eta-ecoembesaren-arteko-hitzarmena/web01-a2inghon/eu/).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 10a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN 2019KO IRAILAREN 10EKO 75/2019 EBAZPENARENA.
ERABILITAKO ONTZIAK ETA ONTZIEN HONDAKINAK KUDEATZEKO SISTEMA INTEGRATUEI BURUZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ECOEMBES-EN ARTEAN (ECOEMBALAJES ESPAÑA SA) SINATUTAKO ESPARRU-HITZARMENAREN LUZAPENAREN LABURPENA.

Luzatutako hitzarmena: Esparru-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Ecoembalajes España SA enpresak (Ecoembes) sustatutako kudeaketa-sistema integratuaren artekoa, 2014ko ekainaren 25ean sinatua.

Luzapena noiz sinatu den: 2019ko ekainaren 21ean.

Sinatzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Ecoembalajes España SA (ECOEMBES).

Indarraldia: 2022ko ekainaren 20ra arte. Dena dela, ezin izango du gainditu Euskal Autonomia Erkidegoak ontzien hondakinen kudeaketa-sistema integratuari emandako indarraldia (Ecoembes da sistema horren erakunde kudeatzailea).

Helburu nagusia: egungo esparru-hitzarmenaren indarraldia luzatzea, harik eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/851 (EB) 2018/852 (EB) Zuzentarauen transposizioa egin arte Estatuko oinarrizko araudira. Erreferentziako araudi berria dagoenean, indarrean dagoen araudia aldatuko duena (hau da, Ontzien eta Ontzi-hondakinen apirilaren 24ko 11/1997 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea), berritu, eguneratu eta aldatutako araudi horretara egokitu beharko dira esparru-hitzarmena eta haren gehigarriak.

Hitzarmena, hitzarmenaren gehigarriak eta luzapena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: (https://www.euskadi.eus/garrantzi-juridikoko-dokumentazioa/euskal-herriko-administrazio-orokorraren-eta-ecoembesaren-arteko-hitzarmena/web01-a2inghon/eu/).


Azterketa dokumentala