Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2019ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3651

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 239/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: utzarazpenari buruzko 239/2019 hitzezko judizioa.

Gaia.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Elena Medina Cuadros.

Hitzezko judizio horretan, 125/2019 epaia eman zen 2019-07-05ean, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zitzaion. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten da Medina prokuradoreak, Sabadell Real Estate Development, S.L. Sozietatearen izenean eta haren ordezkari gisa, Donostiako Marugame enparantzako 3. zenbakiko beheko solairuan dagoen higiezineko (lokala) okupatzaile ezezagunen kontra jarri zuen demanda. Horrenbestez:

1.– Demandatuak Donostiako Marugame enparantzako 3. zenbakian, beheko solairua (lokala), CO 20008, dagoen finka okupatzen duela adierazten dut.

2.– Donostiako Marugamen enparantzako 3. zenbakian, beheko solairuan (lokala), dagoen higiezinaren prekarioko utzarazpena onartzen dela adierazten dut.

3.– Alderdi demandatua kondenatzen dut aipaturiko finka libre eta hutsik uztera, demanda-jartzailearen eskura jartzera, eta ohartarazten zaie bota arte ezartzen den legezko epea baino lehen ez badute finka uzten, demandatuak eta horiek baimenduta finka dauden pertsona guztiak kanporatuko direla.

4.– Ez dut inor kondenatzen prozedura honen ondoriozko kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (1845 0000 22 0239 19). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori zainpean jarri izana frogatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hemeretziko uztailaren bostean.

Heraldo Da Silva Lima demandatuaren (Donostiako Marugame enparantzako 3. zenbakiko beheko solairuan dagoen higiezineko –lokala– okupatzaile ezezagunak) egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Donostia, 2019ko uztailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala