Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2019ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2792

EDIKTUA, 830/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia), Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 830/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: LRDS.

Abokatua.

Prokuradorea: Aitor Suarez Fernandez.

Demandatua: Julio Cavalheiro Peralta.

Gaia: guraso-ahala etetea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-04-04an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Zati batean baiesten dut LRDS andreak Julio Cavalheiro Peralta jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, alderdien eta XXXXX, XXXXX, XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen arteko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Julio Cavalheiro Peralta jaunak XXXXX, XXXXX, XXXXX eta XXXXX seme-alaba komunekiko zuen guraso-ahala etetea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio. Bestalde, ez da bidezkotzat jotzen zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea.

B) Zaintza ez duen gurasoak seme-alaben aldeko mantenu-pentsio bat ordaindu beharko du hilaren lehen bost egunetan, hileko 200 eurokoa (50 euro seme-alaba bakoitzeko). Pentsioa urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako kontsumoko prezioen indizearen aldaketen arabera; ebazpen honen eguna hartuko da zenbaketa hasteko oinarritzat.

C) Adingabeko semearen gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Dena dela, urgentziazkoak ez diren aparteko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa, eta zenbat diru ordaindu behar den; eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Julio Cavalheiro Peralta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo, 2019ko apirilaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala