Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2019ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2606

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 22koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira 2019ko «Beint Nazioartekotze Bekak» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak.

2019ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariak, onartu, argitaratu eta deialdia egin zuen 2019ko «Beint nazioartekotze bekak» Laguntza Programa arautzen duten oinarrien inguruan.

Programan jasotako eskakizunen tramitazio eta ebazpenak bizkortzeko asmoarekin, hau

EBAZTENI DUT:

Lehenengoa.– «Beint nazioartekotze bekak» 2019 Laguntza Programaren araudiko 10. artikuluko 6. eta 10. atalen aldaketa onartzea, honela idatzita geldituko delarik:

«10. artikulua.– Bekadun izendatzeko hautagaitzak aukeratzeko prozedura.

6.– Beint programako 1. faseko bekadunak eta ordezkoak izendatu aurreko hautaketa-prozesuko azken mugarria da elkarrizketa pertsonala. Urteko deialdiaren bitartez eta goragoko paragrafoan aipatutako zerrendako ordenari jarraituz, hautagaiek elkarrizketa pertsonalerako deia jasoko dute. Edonola ere, deitutako hautagaien kopurua ez da izango deitutako beka-kopuruaren bikoitza baino handiagoa. Elkarrizketa pertsonalak gutxienez Hautaketa Batzordeko bi kidek egingo dituzte. Soil-soilik ikasketak atzerrian egiten egoteagatik edo ezinbesteko beste arrazoiren batengatik egoki justifikatu eta egiaztatutako kasuetan emango du Hautaketa Batzordeak elkarrizketa Internet bidez egiteko aukera (Skype edo antzekoa). Elkarrizketa baloratzeko, aintzat hartuko dira P5 test psikoteknikoen emaitzak, goragoko 3. paragrafoan definitutakoarekin bat etorriz.

10.– Aipatutako Hautaketa Batzordeak honako osaera eta eginkizun hauek izango ditu:

a.– SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotzeko Zuzendaritzaren titularra, edo hark eskuordetzen duen pertsona, izango da Hautaketa Batzordeko presidentea. Haren botoaren bitartez ebatziko dira berdinketak.

b.– Maite Subina Azcarate eta Enbor Barruetabeña Rivallo, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotzeko Zuzendaritzaren titularrak izendatuak.

c.– Gehienez 4 batzordekide gehiago, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotzeko Zuzendaritzaren titularrak izendatuak, "Agencia Vasca de Internacionalización-Basque Trade and Investment, S.A."-ren izenean.

Honako hauek dira Hautaketa Batzordearen zereginak: eskaerak aztertzea, hautagaien merituak eta gaitasunak baloratzea, eta, ondorioz, fase bakoitzean eskumeneko organoari igortzea bekadunen eta ordezkoen ebazpen-proposameneko zerrenda ordenatuak (modalitate, helmuga eta zuzkiduraren arabera). Hautagaiak baloratzeko, hautaketa-prozesuko proben xede diren arloetako adituen aholkularitza eska dezakete.

Hautaketa Batzordea izango da bozketa-prozeduraren bitartez hartuko diren erabakietan nagusi. Artikulu honetan aurreikusi ez diren kasuetarako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeko 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da».

Bigarrena.– «Beint nazioartekotze bekak» 2019 laguntza programaren araudiak aldatzen duen ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 22a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala