Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2019ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2032

13/2019 DEKRETUA, apirilaren 17koa, Lehendakariarena, dekretu honen hutsak zuzentzeko dena: 11/2019 Dekretua, martxoaren 29koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak beren kargutik kendu eta kide berriak izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu direnez martxoaren 29ko 11/2019 Dekretuaren testuan –Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 67. zenbakian argitaratu zen dekretu hori, 2019ko apirilaren 5ean–, eta Lan Harremanen Kontseiluaren presidenteak horiek aldatzeko proposamena egin duenez, horiek zuzendu beharra dago. Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehendakariaren martxoaren 29ko 11/2019 Dekretua aldatzea –Lan Harremanen Kontseiluko kideak beren kargutik kendu eta kide berriak izendatzeko da dekretu hori–. Hauek dira aldaketak:

2019/1723 (3/2) orrialdean, 2. artikuluan. Euskadiko Enpresaburuen Konfederazioak (Confebask) aukeratuak, ordezkoak.

Hau dioen tokian:

«Gonzalo Péez Gonzalo».

Hau esan behar du:

«Gonzalo Pérez Gonzalo».

2019/1723 (3/3) orrialdean. Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuak aukeratuak, ordezkoak.

Hau dion tokian:

«Oihan Ostolaza Arruabarrena.

Garbiñe Aranburu Irazusta».

Hau esan behar du:

«Xabier Ugartemendia Apraiz.

Iratxe Azkue Reinares».

Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala