Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2019ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
1895

HUTS-ZUZENKETA, honako honena: Gipuzkoako Batzar Nagusien Osoko Bilkurak 2006ko uztailaren 2an onartutako Gipuzkoako Batzar Nagusien Araudiaren aldaketa.

Gipuzkoako Batzar Nagusien Osoko Bilkurak 2006ko uztailaren 2an onartutako Gipuzkoako Batzar Nagusien Araudiaren aldaketaren argitalpenean (2019ko apirilaren 5eko EHAAn argitaratua; 67 zenbakia) akats bat aurkitu da, eta, beraz, honako zuzenketa hau egiten da:

Testuaren hasieran, «Artikulu bakarra» baino lehen, jarraian agertzen dena txertatu behar da. (Artikulu bakarra: Gipuzkoako Batzar Nagusien Osoko Bilkurak 2006ko uztailaren bian onartutako Gipuzkoako Batzar Nagusien Araudiaren zati batzuk aldatzea).

HITZAURREA

Batzar Nagusiek 2006ko uztailaren 2an onartutako Araudiaren zati batzuk aldatu egin dira, hainbat helburu lortzeko. Lehenik eta behin, Araudiari xedapen berri batzuk erantsi zaizkio, hala nola 2 bis artikuluko aldarrikapena, erakundearen konpromisoa emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politikak bultzatzeko. Halaber, arauketa berri bat txertatuko da 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak (Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak) 6.4 artikuluan jasotakoa betetzeko foru-gobernuak aurkeztu behar duen txostena ganberan izapidetzeko. Prozedura horri esker, foru-erakundearen barruan kontuak emateko mekanismoak areagotu egingo dira, urrats irmo bat emango baita bide horretan.

Bigarrenik, ganberako organoen funtzionamenduan gardentasuna handitzeko mekanismoak areagotu dira. Horretarako, batzordeak onartutako kanpoko agerraldiak oraindik egin gabe daudenean batzordeetako lehendakariek kontuak eman beharko dituzte, eta azaldu zer lan egin dituzten agerraldi horiek gauzatzen saiatzeko. Horrez gain, Ganberaren Mahaian ordezkaririk ez duten batzarkide-taldeek jasoko duten informazioa handitu da. Horrela, Mahaiaren deialdia egiten den unean bertan jakingo dute zer gai dauden izapidetzeko.

Hirugarrenik, hobekuntza tekniko batzuk txertatu dira, zenbait prozeduretan funtzionamendua arintzeko edo legealdian zehar agerian geratu diren aplikazio-zalantza batzuk konpontzeko. Horrela, 13. artikuluan aurreikusitako informazio-eskubidearen esparru subjektiboa argitu da. Foru Aldundiak ekimena betetzat jo ahal izango du informazioa eskuragarri non dagoen adierazte hutsarekin, beti ere, eskatutako betekizunak betetzen baditu. 81. artikuluan aurreikusten den boto-azalpenaren edukia mugatu da, eta artikulua harmonia handiagoz idatzi da, interpretazio sistematikoa egitea zailtzen zuten ñabardurak zuzenduz. Halaber, Araudiko 158. artikuluan erakunde-adierazpenak onartzeko aurreikusitako prozedura kendu da, Bozeramaileen Batzordeak aukera izan dezan erabakiak azkarrago hartzeko, horrelakoetan gehienetan azkar hartu behar izaten baitira erabakiak.

Azkenik, nabarmendu behar da 2006an onartutako Araudiaren hitzaurreak aipatzen duen konpromiso bati heldu zaiola, alegia, Batzar Nagusietako kideei lana eta familia uztartzea ahalbidetzeko neurriak hartzeko konpromisoari. Ondorioz, 71.1 artikulua aldatu da. Botoa eskuordetzeko kasuak sistematizatu eta zehaztu nahi izan dira, eta kasu berri bat gehitu da: Mahaiaren ustez norbaitek luzaroko ezintasun bat izatea.

Donostia, 2019ko apirilaren 5a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala