Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2019ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
607

EDIKTUA, 1013/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1013/2017 prozedura arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-09-13an. Hona hemen epaitza:

Partez baiesten dut epaitegietako prokuradore Javier Cangas Sorollak, MBE Spain 2000 SLren izenean eta bera ordezkatuz, Rutas y Transitos SL eta Jorge Echebarria Echeandiaren aurka aurkeztutako demanda; horrenbestez:

1.– Deklaratzen dut 2013ko martxoaren 15eko frankizia-kontratua suntsituta dagoela eta horrek 2017ko irailaren 4an dituela ondorioak.

2.– Demandatuak solidarioki kondenatzen ditut hauek ordaintzera: 44.759,39 euro gehi berandutze-interesak, bost puntu gehituta fakturen epemugatik aurrera eta faktura guztiak guztiz ordaindu arte.

3.– Kondenatzen ditut konfidentzialtasun- eta lehiagabetasun-itunak betetzera eta, horren ondorioz, garraio-prestazioko jarduera etetera 2018ko irailaren 4ra arte.

4.– Kondenatzen ditut eskuliburuak eta jaso duten gainerako publizitate- eta informazio-material guztia itzultzera.

5.– Ez da kosturik ezartzen.

Demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko urtarrilaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala