Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2019ko urtarrilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
152

IRAGARKIA, Euskotreneko aseguru pribatuen kontratazioan bitartekotasun- eta aholkatze-zerbitzuaren kontrataziorako lizitazio publikoaren esleipena iragartzeko dena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Txostenaren zenbakia: P10026785.

b) Xedearen deskribapena: aseguru pribatuen kontratazioan bitartekotasun- eta aholkatze-zerbitzuaren kontratazioa (2019-2020).

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen-epea: urte 2, urte 1eko luzapen baten aukerarekin.

e) Loteak: bai, 4.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lehiaketa honen lizitazioaren gehiengo aurrekontua 1.685.000,00 eurokoa da, BEZik gabe, honako lote hauetan banatuta:

– I. lotea: ondare-arriskuak, ondasun higigarri eta higiezin guztienak, material mugikorra eta instalazioak barne, eta jardueratik, ondasunetik, lanetatik edo bestelako edozein egoeratatik sortzen den erantzukizun zibiletik datozen arriskuak. 300.000 euro.

– II. lotea: arrisku pertsonalak, istripuei eta langilearen bizitzari dagozkienak. 900.000 euro.

– III. lotea: ondare-arriskuak, arrisku pertsonalak eta erantzukizun zibileko arriskuak, ibilgailu motordunen erabilerak eragindakoak (autobusak eta automobilak). 400.000 euro.

– IV. lotea: trenbideko, tranbiako eta funikularreko bidaiarien derrigorrezko segurua. 85.000 euro.

Kontratuaren balio zenbatetsia, argitalpen-ondorioetarako, % 40ko gehienezko ustezko luzapenak eta handitzeak barne, 7.077.000,00 eurokoa (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.

6.– Esleipena. Enpresa hauei dagozkien urteko zenbateko hauek esleitzen dira:

I. lotea: Aon Gil y Carvajal S.A.U, Correduria de Seguros (AON).

A) Ondare-arriskuak:

Prima garbia: 170.601,67 euro.

Zergak: 10.492,02 euro.

Partzuergoa: 18.906,33 euro.

Prima osoa: 200.000,00 euro.

Prima garbiaren gaineko partaidetza irabazien ehunekoa: (PB=X*(Prima garbia * % 50 - ordainketen eta erreserben istripugarritasuna) % 10.

B) Erantzukizun zibila:

Prima garbia: 89.496,00 euro.

Zergak: 5.504,00 euro.

Prima osoa: 95.000,00 euro.

Prima garbiaren gaineko partaidetza irabazien ehunekoa: (PB=X*(Prima garbia * % 50 - ordainketen eta erreserben istripugarritasuna) % 10.

C) Sailburuen eta zuzendaritza-taldeko kideen erantzukizun zibila:

Prima garbia: 2.119,64 euro.

Zergak: 130,36 euro.

Prima osoa: 2.250,00 euro.

II. lotea: Aon Gil y Carvajal S.A.U, Correduria de Seguros (AON).

A) Zuzendaritza-taldeko kideen istripuak:

Prima garbia: 1.210,53 euro.

Zergak: 1,82 euro.

Partzuergoa: 12,54 euro.

Prima osoa: 1.224,89 euro.

Bakarkako prima nibelatua pertsona eta talde bakoitzeko:

– I. taldea: 87,91 euro.

– II. taldea: 5,86 euro.

B) Lantaldeko kideen istripuak:

Prima garbia: 14.986,80 euro.

Zergak: 22,48 euro.

Partzuergoa: 155,25 euro.

Prima: 15.164,53 euro.

Bakarkako prima nibelatua pertsona eta talde bakoitzeko: 13,19 euro.

C) Zuzendaritza taldeko kideen bizia eta ezintasuna:

Prima garbia: 21.634,87 euro.

Zergak: 0,00 euro.

Partzuergoa: 22,30 euro.

Prima osoa: 21.657,07 euro.

Bakarkako prima nibelatua pertsona eta talde bakoitzeko:

– I. taldea: 1.081,43 euro.

– II. taldea: 183,78 euro.

D) Lantaldeko kideen bizia eta ezintasuna:

Prima garbia: 323.371,92 euro.

Zergak: 0,00 euro.

Partzuergoa: 159,18 euro.

Prima osoa: 323.531,10 euro.

Bakarkako prima nibelatua pertsona eta talde bakoitzeko: 284,55 euro.

E) Kontratua amaitzeagatiko ka lte-ordaina, erabateko ezintasun osoa jasan duten langileentzat:

Prima garbia: 222.531,53 euro.

Zergak: 144,58 euro.

Prima osoa: 222.676,11 euro.

F) Heriotza gastuak.

Prima garbia: 32.117,01 euro.

Zergak: 39,05 euro.

Prima osoa: 32.156,06 euro.

G) Partaidetza poliza bakoitzaren irabazietan:

Prima garbiaren gaineko partaidetza irabazien ehunekoa: (PB=X*(Prima garbia * % 75 - ordainketen eta erreserben istripugarritasuna):

a) Zuzendaritza taldeko kideen istripuak: X= % 55.

b) Lantaldeko kideen istripuak: X=% 55.

c) Zuzendaritza taldeko kideen bizia eta ezintasuna: X=% 95.

d) Lantaldeko kideen bizia eta ezintasuna: X=% 95.

e) Kontratua amaitzearengatiko kalte-ordaina, erabateko ezintasun osoa jasan duten: X=% 95.

f) Heriotza gastuak: X=% 95.

III. lotea: Aon Gil y Carvajal S.A.U, Correduria de Seguros (AON).

A) Autobusak.

Prima garbia: 322.531,52 euro.

Zergak: 25.765,35 euro.

Prima osoa: 348.296,87 euro.

Bakarkako prima nibelatua autobus bakoitzeko: 4.771,19 euro.

B) Turismoak eta furgonetak.

Prima garbia: 9.551,15 euro.

Zergak: 711,55 euro.

Prima osoa: 10.262,70 euro.

Bakarkako prima nibelatua ibilgailu eta talde bakoitzeko:

– Turismoak eta furgonetak: 524,00 euro.

– Kamioia: 830,70 euro.

C) Partaidetza poliza bakoitzaren irabazietan.

Prima garbiaren gaineko partaidetza irabazietan (PB=X* (Prima garbia * % 50 - ordainketen eta erreserben istripugarritasuna): % 100.

IV. lotea: Willis Iberia Correduria de seGuros y Reasegurados S.A. (Willis Tower Watson).

A) SOVI.

Prima garbia: 25.380,00 euro.

Zergak: 982,21 euro.

Partzuergoa: 1.269,00 euro.

Prima osoa: 27.631,21 euro.

B) Bakarkako prima nibelatua bidaiari bakoitzeko: 0,000837.

C) Partaidetza poliza bakoitzaren irabazietan:

Prima garbiaren gaineko partaidetza irabazietan: (PB=% 50 * (Prima garbia * % 75 - ordainketen eta erreserben istripugarritasuna).

Lau loteetako bakoitzarentzat, kontratuaren 2 urteetan (2019 eta 2020) eta luzapen posiblean, aseguru konpainiek eskaini dituzten eta lehiaketa hau osatzen duten polizatan esleitu diren prezioak ez dira aldatuko. Horrela, 2020. urterako polizen berriztapenak (eta, hala bada, 2021. urteko luzapenerako), 2019ko zenbateko berberengatik egingo dira.

Primaren kalkulatzeko oinarri gisa alda daitezkeen magnitudeak hartu baldin badira (aseguratu kopurua, edo autobus edo ibilgailu kopurua, tren edo tranbien unitate kopurua, aseguratutako bidaiari kopurua, aseguratuen adina...), 2020. urterako berriztapenetan, aipatutako magnitude horien aldaketaren ondorio zuzenak diren prima aldaketak baino ez dira onartuko, bakarkako prezio berberei eutsiz (Bakarkako prima nibelatua). Igoera horiek ez dira, inolaz ere, aurreko urtearen kontratuaren prezioaren % 40tik gorakoak izango.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitzak dagokion zatian.

Bilbao, 2019ko urtarrilaren 3a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala