Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2018ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
6300

EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean bideratutako 419/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 419/2018 hitzezko judizioaren gaineko apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Jose Manuel Seijo Otero.

Abokatua: Jose Manuel Seijo Otero.

Prokuradorea: Maria Larrasquitu Concepción.

Alderdi errekurritua: George Bodokia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2018-11-29an. Hona hemen epaitza:

baiesten dut Jose Manuel Seijo Oterok jarritako apelazio-errekurtsoa, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalak 93/2018 hitzezko judizioaren autoetan emandako epaiaren aurkakoa, zeinetatik baitator erroilu hau; horrenbestez, aipatu ebazpena errebokatzen dut eta, xedatua baliogabeturik, Jose Manuel Seijo Oterok George Bodokiaren aurka jarritako demanda baiesten dut, eta alderdi demandatu hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.945,50 euro ordaintzera, gehi demanda aurkeztu zenetik (2016-11-14) epai hau eman arteko legezko interesak, eta auzialdian sortutako kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiogu berariaz, eta, gora jotzeko errekurtso honi dagokionez, kostuak ez dizkiogu inori berariaz ezartzen.

Itzul bekio errekurritzeko aurkeztutako gordailua Jose Manuel Seijo Oterori; hartarako, jatorrizko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak emango du itzulketa-agindua.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Ebazpena irmoa denean, bidal bitez autoak euren jatorrizko epaitegira, ebazpen honen ziurtagiria dutela, horren berri izan dezaten eta bete dezaten.

Nire epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dugu. Epaiaren testigantza dagokion erroiluari erantsiko zaio.

George Bodokia demandatua non bizi den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko azaroaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala