Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2018ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5963

AGINDUA, 2018ko azaroaren 27koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskadiko zor publikoaren jaulkipen baten borondatezko trukearen bidezko amortizazioaren emaitza, bai eta egindako jaulkipen berrien ezaugarriak ezarri ere.

Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko azaroaren 14ko Aginduan hau dago xedatuta (2018-11-20ko EHAA): 2018ko otsailaren 28ko zor publikoaren jaulkipenaren (epemuga: 2038ko otsailaren 28a) eta 2016ko martxoaren 16ko zor publikoaren jaulkipenaren (epemuga: 2026ko martxoaren 16a) zenbatekoak zabaltzea, 2009ko urriaren 28ko jaulkipenaren (epemuga: 2019ko urriaren 28a) bonuen trukaketaren eta borondatezko amortizazioaren bidez, zenbateko bera jaulkita. Horretaz gain, azaroaren 14ko Aginduak haren funtsezko ezaugarriak ere ezarri ditu: urteko interes nominala, prezioa eta amortizazio-data. Jaulkitako zenbatekoa, jaulkitze-data eta harpidetzaren prezioa Ogasun eta Ekonomia Sailak zehaztuko ditu, mandatua duen erakundeari edo erakundeei kontsulta egin eta gero.

Trukerako eta borondatezko aldez aurretiko amortizaziorako aldia amaituta eta jaulkipenaren, trukearen eta amortizazioaren ezaugarriak ezarrita, beharrezkoa da arauz horiek guztiak eta emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ondorioz, azaroaren 14ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, hau xedatzen dut:

1. artikulua.– 2018ko otsailaren 28ko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa zabaltzea. Jaulkipen hori Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko otsailaren 15eko Aginduaren bidez baimendu zen, zeinaren bidez ezartzen baita 200.000.000 euroko Euskadiko zor publiko bat jaulkitzea eta zehazten baitira jaulkipen horren ezaugarri jakin batzuk. Hori dela eta, zor publiko horrek 2018ko otsailaren 15eko eta azaroaren 14ko aginduetan ezarritako ezaugarriak izango ditu, hauek, hain zuzen:

a) Jaulkitze-data: 2018ko abenduaren 5a.

b) Amortizazio-data: 2038ko otsailaren 28a.

c) Urteko interes-tasa nominala: % 2,50.

d) Esleitutako zenbateko nominala: 197.027.000,00 euro.

e) Harpidetzaren prezioa: zenbateko nominalaren % 102,245808.

Zabalpen horri dagozkion bonuek 2018ko otsailaren 15eko Aginduari jarraikiz jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

2. artikulua.– 2016ko martxoaren 16ko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa zabaltzea. Jaulkipen hori Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2016ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez baimendu zen, zeinaren bidez ezartzen baita 500.000.000 euroko Euskadiko zor publiko bat jaulkitzea eta zehazten baitira jaulkipen horren ezaugarri jakin batzuk. Hori dela eta, zor publiko horrek 2016ko martxoaren 8ko eta 2018ko azaroaren 14ko aginduetan ezarritako ezaugarriak izango ditu, hauek, hain zuzen:

a) Jaulkitze-data: 2018ko abenduaren 5a.

b) Amortizazio-data: 2026ko martxoaren 16a.

c) Urteko interes-tasa nominala: % 1,75.

d) Esleitutako zenbateko nominala: 69.726.000,00 euro.

e) Harpidetzaren prezioa: zenbateko nominalaren % 104,897753.

Zabalpen horri dagozkion bonuek 2016ko martxoaren 8ko Aginduari jarraikiz jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

3. artikulua.– Hauek dira 2009ko urriaren 28ko Euskadiko zor publikoaren jaulkipeneko bonuen trukearen eta borondatezko aldez aurretiko amortizazioaren emaitzak % 2,00ra (epemuga: 2019ko urriaren 28a):

a) Trukearen eta aldez aurretiko amortizazioaren data: 2018ko abenduaren 5a.

b) Trukearen eta aldez aurretiko amortizazioaren prezio garbia: % 104,009.

c) Ordaindu beharreko kupoi korritua: % 0,432055.

d) Trukearen eta aldez aurretiko amortizazioaren prezio efektiboa: % 104,441055.

e) Aurkeztutako zenbateko nominala: 266.753.000,00 euro.

f) Onartutako zenbateko nominala: 266.753.000,00 euro.

4. artikulua.– Mandatua duten entitateek sail honi jakinaraziko diote nola banatu diren entitateka bai harpidetutako nominala bai trukean eta eskudirutan itzuli beharreko nominala, behar den sarrera egiteko eta erregistroan oharrez jasotzeko zer zor jaulki eta amortizatu den, Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores SA (Iberclear) sozietatean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 27a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala