Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2018ko azaroaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5914

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 7/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian 7/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Urnietako Zelai Alde kaleko 2 zenbakiko jabekide-erkidegoak eskatuta, honako hauen aurka: Ignacia Achaga Fernandez eta Maria Angeles Albizu Achaga andreen jaraunspen jasogabea edo jaraunsle ezezagunak (auzigaia: judizio arrunta). Epaia eman da, eta honela diote idazpuruak eta epaitzak:

1192/2018 EPAIA

Epailea: Daniel Sanchez de Haro.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hemezortziko urriaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Urnietako Zelai Alde kaleko 2 zenbakiko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Amaya Salinas Bares.

Prokuradorea: Pablo Jimenez Gomez.

Alderdi demandatua: Ignacia Achaga Fernandez eta Maria Angeles Albizu Achaga andreen jaraunspen jasogabea edo jaraunsle ezezagunak.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Osorik baiesten dut Urnietako Zelai Alde kaleko 2 zenbakiko jabekide-erkidegoak aurkeztutako demanda. Horrenbestez, María Ángeles Albizu Achaga andrea kondenatzen dut 3.619,52 euro eta dagozkion legezko interesak ordaintzera erkidego horri. Demandatu horri ezartzen dizkiot, gainera, prozedura honetako kostuak.

Ebazpen honen berri eman behar zaie alderdiei, eta zera jakinaraziko zaie: bere aurka apelazio-errekurtsoa ezarri ahal izango dutela, PZLn ezarritako eran.

Eraman bedi jatorrizkoa Epaien Liburura, eta egin bedi horren lekukotza, jarduketetan jasota gera dadin.

Epai hau eman, agindu eta sinatu dut, nik, Daniel Sánchez de Haro jaunak, Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik.

AUTOA

Epaia ematen duen magistratua: Daniel Sanchez de Haro.

Lekua: Donostia

Eguna: bi mila eta hamazortziko azaroaren bosta.

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2018-10-26an emandako epaia argitzea erabaki da, honelaxe hain zuzen: «3.619,52 E.»

2.– Ebazpen hor honela idatzita geratuko da, behin-betiko, zuzenbideko oinarrietan eta epaitzan adierazitako partikularretan: «3.619,52 E.» dioen tokian, «5.123,26 E.» esan behar du.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak aurkez daitezke (PZLb, 214.4 art.).

Aurreko apartatuan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Eta demandatuei, hau da, Ignacia Achaga Fernandez eta Maria Angeles Albizu Achaga andreen jaraunspen jasogabeari edo jaraunsle ezezagunei, behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Donostian, bi mila eta hamazortziko azaroaren bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala