Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2018ko urriaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4966

EDIKTUA, exequatur-ari buruz bideratutako 334/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 334/2017 exequaturra.

Demandatzailea: Guido Roberto Casas Rivero.

Abokatua: Ignacio Ferro Mugica.

Prokuradorea: Susana Diez Orus.

Demandatua: Margarita del Carmen Odar Macedo de Casas.

XEDAPENAK

Aipatutako judizioan, autoa eman zen 2018-05-30ean, non xedapen-zatia hau baita:

1.– Onartu egiten da 2016-11-A-8945 espedienteko dibortzio-prozesuan emandako atzerriko epaia, zeina Alkatetzak (Peruko Callao udalerriko alkatea) eman baitzuen 2016-03-07an.

2.– Onarpenari dagokionez, honako hau da ebazpenaren testua:

«Aintzat hartzea Guido Roberto Casas Riverok 2016-11-A-8945 espedientearen bidez aurkeztutako eskabidea. Beraz, errekurtsogilearen eta Margarita del Carmen Odar Macedoren arteko ezkontza-lotura desegintzat jo bedi, ebazpen honetako azalpenetan emandako arrazoiengatik. Bi pertsona horiek ezkontza zibila izan zuten, 2003ko otsailaren 15ean, Carmen de La Legua Reynoso-Callao udalerrian.

Ezkontza-lotura desegiteko epai hori orri-bazterrean inskribatu zen, 2016ko apirilaren 6an, Peruko Errepublikako "ezkontza-aktan" (Identifikazio eta Egoera Zibilaren Erregistro Nazionalak ematen du akta hori).»

3.– Margarita del Carmen Odar Macedo de Casasen aurkako aitorpena da.

4.– Ebazpen hau irmo bilakatzen denean, inskriba bedi dibortzioa Erregistro Zibil Nagusiari.

Margarita del Carmen Odar Macedo de Casas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2018ko uztailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala