Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3257

EDIKTUA, 37/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 37/2018 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Caixabank S.A.

Alderdi demandatua: Antolina Jimenez Mendo.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

77/2018 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazortziko apirilaren seia.

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 37/2018 judizio arruntaren autoak, epaitegi honetan bideratutakoak mugaeguneratze aurreratua deklaratzeko, zenbateko bat erreklamatzeko eta bestelako adierazpenak egiteko, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaizkidan. Pérez-Ávila prokuradoreak egin zuen eskaera, Caixabank, S.A.ren ordezkaritzan, Abasolo letraduak lagunduta (Fuldain jaunaren ordez jardun zuen), Antolina Jiménez Mendo andrearen aurka, auzi-iheslaria bera.

EPAITZA

Funtsean baiesten dut epaitegi honetan bideratutako judizio arruntaren demanda, mugaeguneratze aurreratua deklaratzeko, zenbateko bat erreklamatzeko eta bestelako adierazpenak egiteko aurkeztutakoa. Pérez-Ávila prokuradoreak egin zuen eskaera, Caixabank, S.A.ren ordezkaritzan, Abasolo letraduak lagunduta (Fuldain jaunaren ordez jardun zuen), Antolina Jiménez Mendo andrearen aurka, auzi-iheslaria bera.

Legezko mugaeguneratze aurreratua deklaratzen dut prozedura honen xede den mailegu-kontraturen gainean. Horrenbestez, Antolina Jiménez Mendo andrea kondenatzen dut Caixabank, S.A.ri hauek ordaintzera: 217.287,53 euro eta zenbateko horrek 2018ko urtarrilaren 10etik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa. Hargatik eragotzi gabe PZLko 576. artikuluan ezarritakoa betetzea.

Ezesten dut uzi nagusietatik 3.a.

Kostuak alderdi kondenatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala