Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3113

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 7/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bergarako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 7/2018 prozedura bideratu da, Isabetis Cardenas Ordoñezek eskatuta Luis Hernan Gutierrez Urbinaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

30/2018 EPAIA

Epailea: Maria Angela Rodriguez-Monsalve Navarro.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Data: 2018ko apirilaren 13a.

Alderdi demandatzailea: Isabetis Cardenas Ordoñez.

Abokatua: Mariano Cantalapiedra Luzuriaga.

Prokuradorea: Miguel Ángel Oteiza Iso.

Alderdi demandatua: Luis Hernan Gutierrez Urbina.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: banaketa edo dibortzioaren ondoriozko neurriak.

EPAITZA

Baiesten dut aurkeztutako demanda, eta adierazten dut neurri hauen araberako izan behar dela aita eta seme-alaben arteko harremana:

1.– Bi gurasoei dagokie guraso-ahalaren titulartasuna, baina ama baliatuko da hartaz.

2.– Amari ematen zaizkio zaintza eta jagoletza.

3.– Hau izango da bisita-erregimena: aitak ez duenez ia kontakturik izan adingabearekin azken zortzi urteetan, ez da inongo bisita-erregimenik ezartzen; hala ere, etorkizunean baldintzak aldatuz gero, neurriok aldatzeko eskatu ahal izango da, eta bisita-erregimena ezarri.

4.– Mantenu-pentsioari dagokionez, eta aitaren egoera aintzat hartuta, hilero 100 euro ordaindu beharko ditu; amak adierazten duen kontuan sartu beharko du zenbateko hori hileko lehen bost egunetan, eta aparteko gastuen % 50 ere ordaindu beharko du.

Prozedura honetan sortutako kostuei buruz ez da ezer adierazten.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: z. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Luis Hernan Gutierrez Urbina demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan eman eta sinatzen dut hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko apirilaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala