Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2018ko apirilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2294

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 6koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez instalazioa baimendu, egikaritze-proiektua onartu eta onura publikoaren deklarazioa ematen baita Hernani-Azpeitia 1 eta 2 deritzen 132 kV-ko lineen 132kV-ko eta zirkuitu bikoitzeko linea elektriko deribatuaren instalazio elektrikoetarako, Urnietako, Andoaingo, Lasarte-Oriako eta Donostiako udal-mugarteetan.

Espedientea: RI 20/24072 – ATH 2017-30.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko apirilaren 28an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (egoitza Bilboko San Adrian etorbideko 48an) eskatu zuen administrazio-baimena, proiektuaren onarpena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta onura publikoaren deklarazioa, Hernani-Azpeitia 1 eta 2 deritzen 132 kV-ko lineen 132kV-ko eta zirkuitu bikoitzeko linea elektriko deribatuaren instalazio elektrikoetarako, Urnietako, Andoaingo, Lasarte-Oriako eta Donostiako udal-mugarteetan.

Bigarrena.– Jendaurrean jartzen da instalazioaren proiektua eta, harekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta honako xedapen hauetan xedatutakoarekin bat: azken testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko 2011-12-26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA). Jendaurrean jartzeko iragarkia argitara eman zen 2017-06-05eko EHAAn, 2017-05-31ko GAOn eta 2017-05-30eko «El Diario Vasco» egunkarian.

Hirugarrena.– 2017ko maiatzaren 19an, iragarkiak igorri zitzaizkien Urnietako, Andoaingo, Lasarte-Oriako eta Donostiako udalei, udaletxeetako iragarki-tauletan jar zitzaten.

Laugarrena.– 2017ko maiatzaren 22an, proiektuaren separatak bidali zitzaizkien Urnietako, Andoaingo, Lasarte-Oriako eta Donostiako udalei eta eraginpeko organismoei, hau da, URA-Uraren Euskal Agentziari, Gipuzkoako Foru Aldundiari (Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia eta Errepideetako Zuzendaritza Nagusia) eta Telefónica de España SAri, eskaeraren alde edo aurka zeuden adieraz zezaten, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak ezar zitzaten.

Bosgarrena.– Telefónica de España SA enpresak adierazi zuen proiektuaren alde zegoela, eta baldintza teknikoak ezarri zituen. Enpresa eskatzailea den aldetik, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri helarazi zitzaion idazki hori; horrek erantzun zuen baldintza horiek hartuko zituela kontuan eta, ondorioz, behar besteko aurretiaz jakinaraziko zuela noiz egin behar ziren lanak.

Seigarrena.– Gipuzkoako Foru Aldundiak (Mendiak eta Habitaten Kudeaketa) zuhaitzak mozteko idazki bat aurkeztu zuen. Enpresa eskatzaileari helarazi zitzaion idazki hori; horrek erantzun zuen ezarritako baldintza horiek hartuko zituela kontuan.

Zazpigarrena.– Andoaingo Udalak Udalbatzaren erabakia aurkeztu zuen eta, haren bidez, adierazi zuen ez zegoela ados proiektuarekin, oinarritzat hartuta ez zegoela ados inguru horretan instalatu behar zuten erraustegiarekin, eta proiektuko linea horrek hornitu beharko zuela, besteak beste, erraustegi hori. Eskatzaileak bera ezesteko eskatu du, arrazoi nahiko ez dagoelako.

Zortzigarrena.– Horretarako ezarritako jendaurreko informazio-aldian, Jose Antonio Sarasola Erreak alegazio-idazki bat aurkeztu zuen eta, haren bidez, eskatu zuen saia daitezela trazadurak izan dezan ahalik eta eraginik txikiena bere etxebizitzan; posibletzat jota euskarri baten kokapena aldatzea.

Enpresa eskatzaileari helarazi zitzaion alegazioa, eta adierazi zuen ez zegoela ados, linea elektrikoaren proiektua erregelamenduen arabera eginda dagoelako eta baldintza tekniko eta segurtasun-berme guztiak betetzen dituelako; eta, euskarri hori aldatuz gero, eraginpeko gainerako jabeen afekzioak ere aldatu beharko liratekeela.

Bederatzi.– Halaber, jendaurreko informazio-aldi horretan, Galp Energía SAUren izenean eta hura ordezkatuz, Ruth Espinosa Vadillok alegazio-idazki bat aurkeztu zuen eta, haren bidez, eskatu zuen bere jarduera kaltetu ez dezatela eta berma dezatela partzelak ibilgailuen aparkaleku gisa erabili ahal izatea; horretarako, lan horiek egiteko behar diren langileen, makinen eta ibilgailuen sarrera mugatuta.

Enpresa eskatzaileari helarazi zitzaion alegazioa, eta erantzun zuen alegazio hori kontuan hartuko duela eta finka horien afekzioak linea elektrikoaren eraikuntza-lanetara iristeko baino ez direla izango, alde horretan badauden sarbideak erabiliko dituzte eta.

Hamargarrena.– 2018ko urtarrilaren 15ean, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak airetiko eta lurpeko linea elektrikoa eraikitzeko proiektuari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren ebazpena eman zuen; Iberdrolak sustatutako proiektua da eta Urnietako, Andoaingo, Lasarte-Oriako eta Donostiako udal-mugarteak ukitzen ditu. Linea elektriko hori zirkuitu bikoitzekoa eta 132 kV-koa da, Hernani-Azpeitia 1 eta 2 deritzen 132 kV-ko lineen deribazioa; horri loturiko transformazio-azpiestazioa Zubieta TA deritzona da. (2018-02-14ko EHAA)

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gipuzkoako lurralde-ordezkariak eman du ebazpen hau, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak eskuordetuta, honekin bat: Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena.

Bigarrena.– Espedienteak erregelamenduzko izapide hauek bete ditu: 24/2013 Legea, azaroaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituena; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, Eusko Jaurlaritzarena, eta bat datorren gainerako legedia.

Hirugarrena.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta presaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Laugarrena.– Euskal Herriko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean dago adierazita zer proiektuk izan behar duten ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazio-prozedura.

Bosgarrena.– Aldeko baiespena ematen zaie aipatutako baldintza teknikoei eta Ruth Espinosa Vadillok Galp Energía SAUren izenean egindako alegazioari. Egindako gainerako alegazioak, aztertu ondoren eta espedientean dauden txostenekin bat, ezetsi egin behar dira, kontuan hartuta lehentasuna eman behar zaiola erabilera horrek daukan interes publikoari interesdunen komenigarritasun partikularraren aldean; beraz, haztatu behar direnez, lehentasunezko balio bat eman zaie instalazioak bete behar dituen segurtasun-baldintza egokiei eta trazaduraren arrazionaltasun orokorrari.

Seigarrena.– Espedientearen izapideetan eta edukian, egiaztaturik dago betetzen direla indarreko legerian eta aplikatu beharreko gainerako legeetan ezarritako baldintzak eta betekizunak.

Aipatutako lege-manuak eta oro har erabilgarri diren eta horiekin bat datozen gainerako xedapenak ikusi ostean, Gipuzkoako lurralde-ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri instalazioetarako, eta egikaritze-proiektua onartzea Hernani-Azpeitia 1 eta 2 deritzen 132 kV-ko lineen 132kV-ko eta zirkuitu bikoitzeko linea elektriko deribaturako, Urnietako, Andoaingo, Lasarte-Oriako eta Donostiako udal-mugarteetan, honako ezaugarri hauek izanik:

● Eroaleak: 6 LA-280 HAWK airekoan; 6 HEPR-Z1 76/132 kV 1*1200 Al+H280 lurpekoan.

● Babes-/lur-kableak: OPGW-16-64 eta ARLE 53 airekoan; OSGZ1-80/0 lurpekoan.

● Euskarriak: 21 sareta-euskarri, 12 E1 seriea.

● Luzera: 5423 m airekoan; 114 m lurpekoan.

● Hasierak: Hernani-Azpeitia 1 eta 2 lineako 8. euskarria, 21. euskarria.

● Amaierak: Zubieta TAko 1. eta 2. kopapena, 21. euskarria.

Bigarrena.– Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik, honako hauek dakartzala berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartzala, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau emateko, kontuan hartu dira abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoa (2002-12-23ko EHAA) eta baldintza orokor hauek:

1.– Lanak egiteko, onartutako proiektua, onartutako baldintza teknikoak eta, behar izanez gero, eskatzen eta baimentzen diren aldaketak bete behar dira.

2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.

3.– Behin betiko errekonozimenduari eta martxan jartzeko akta emateari dagokionez, lanak amaitu direla jakinarazi beharko dio instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari.

4.– Ebazpen hau emateak ez dakar berekin udal edo probintzia mailako edo bestelako beharrezko obra-baimen edo -lizentziak lortu behar ez izatea, hau da, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu beharrezko baimen horiek guztiak ere. Halaber, hirugarren posibleek izan ditzaketen eskubideak eragotzi gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita ematen da baimen hau.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria Sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Donostia, 2018ko apirilaren 6a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala