Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2021

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 585/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian, 585/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Luis Angel Murua Ruiz jaunaren eskariz, Miguel Antonio Abad Abad jaunaren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

11/2018 EPAIA

Epailea: David Losada Duran jn.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Luis Angel Murua Ruiz.

Abokatua: Isabel Maria Ruano de La Fuente.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Alderdi demandatua: Miguel Antonio Abad Abad.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Aurreko guztia aintzat hartuta, osorik baiesten da Luis Ángel Murua Ruiz jaunak aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, Miguel Antonio Abad Abad jauna kondenatzen dut bostehun eta laurogeita hamabi euro eta laurogeita hamar zentimo (592,90 euro) gehi ebazpen honen laugarren oinarrian aurreikusitako interesak eta prozedura honek eragindako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Miguel Antonio Abad Abad demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemezortziko martxoaren hogeita bian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala