Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2018ko urtarrilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
448

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 19koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez epea luzatzen baita eskabideak aurkezteko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduan xedatutako laguntzak eskatzeko; agindu horretan 2018. urterako deialdia egin da nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzetarako.

Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzetarako 2018ko deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindu horren bosgarren oinarrian dago ezarrita laguntza-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango dela, aginduak ondorioak sortzen dituen egunetik aurrera, hau da, agindua 2017ko abenduaren 29an argitaratu bazen, ondorioak ditu argitaratu eta biharamunetik aurrera; beraz, epe hori 2018ko urtarrilaren 29an amaituko da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.1 artikuluan dago xedatuta Administrazioak ezarritako epea luza dezakeela, bere kabuz edo interesdunek eskatuta, komenigarritzat jotzen badu, besteren eskubideei kalterik egiten ez bazaie eta beste arauren batek aurkakorik ez badio. Epearen erdia luza dezake, gehienez ere.

Horrekin bat, eskabideak aurkezteko epeak Gabonak barnean hartu dituenez, izan daiteke deialdi honek interesa eragin diezaiekeen zenbait parte-hartzailek benetako zailtasunak izatea euren eskabideak behar bezala aurkezteko behar dituzten jarduketa guztiak egiteko. Hori dela eta, inguruabarrak ikusita, laguntza horiek eskatzeko hasieran emandako epea beste erdi batez luzatzea komeni dela ulertu da.

Ondorioz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak proposatuta, ekainaren 30eko 7/1981 Legea, Jaurlaritza Legea, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 74/2017 Dekretuak esleitutako ahalmenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Epea 2018ko otsailaren 19ra arte luzatzea 2018ko deialdiko laguntzetarako eskabideak aurkezteko, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduan xedatutako laguntzak eskatzeko; agindu horren bidez onartu ziren, 2018ko ekitaldirako, nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiaren oinarriak (EHAA, 247 zkia., 2017ko abenduaren 29a).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 19a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala