Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2018ko urtarrilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
339

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 13/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (13/2017).

Demandatzailea: Metou Ahmed Yakoub.

Abokatua: Vicente Azpilicueta Olagüe.

Prokuradorea: Rosario Mugica Bolumburu.

Demandatua: Mohamed Abdelhay Abdelhay.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-12-18an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten da auzitegietako prokuradore María Rosario Mújica Bolomburu andreak Metou Ahmed Yakoub andrearen izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Mohamed Abdelhay Abdelhay jaunaren aurkakoa, eta, beraz, honako neurri hauek erabaki dira:

– Metou Ahmed Yakoub andreari ematen zaizkio XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute batera.

– Bisita- eta komunikazio-araubide bat ezartzen da: demandatua asteburu batez hilabetean egon ahal izango da bere alabarekin, eta aitak amaren etxean hartu eta utzi beharko du adingabea, larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 20:00etara, eta gaua beti amaren etxean pasa beharko du.

Gainera, demandatuak bere alabarekin komunikatzeko eskubidea izango du, ama bertan delarik, eta, horretarako, edozein komunikazio-bide baliatu ahal izango du baldin eta eskubide hori neurriz gain erabiltzen ez badu eta adingabearen ordutegiak eta jarduerak errespetatzen baditu.

– Adingabeak debekatuta dauka Espainiatik alde egitea, amak horretarako berariazko baimenik ematen ez badu behintzat.

– Demandatuak, XXXXX alabaren mantenurako, 250 euro ordaindu beharko ditu hilean, demandatzaileak adierazitako kontuan, hilaren lehenengo bost egunen barruan; eta kopuru hori, urte bakoitzeko urtarrilaren batetik aurrerako ondorioekin, Estatistikako Institutu Nazionalak edo erakunde hori ordezten duen organismoak ezarritako kontsumorako prezioen indizean izandako aldakuntzen arabera eguneratuko da. Aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, eta aparteko gastutzat hartuko dira beharrezkoak, ustekabekoak eta ohiz kanpokoak, eta aldizkakoak ez direnak, besteak beste: Gizarte Segurantzak edo gurasoen aseguruak hartzen ez dituen gastu medikoak, unibertsitateko matrikulak, errefortzurako ikastaroak, noizean behingo txangoak, ikastetxetik egindako bidaiak.

Kostuei buruzko erabakirik ez da hartzen.

Mohamed Abdelhay Abdelhay demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2017ko abenduaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala