Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2017ko azaroaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A. (SPRI)
5554

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2017ko azaroaren 2ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira «Innobideak-Pertsonak 2017» eta «Innobideak Lehiabide 2017» programak arautzen dituzten araudiak.

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2016ko azaroaren 2ko Ebazpen bidez argitara eman ziren «Innobideak-Pertsonak 2017» eta «Innobideak Lehiabide 2016» Laguntza Programen aldaketak, eta hauxe da Ebazpen horren edukia:

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailaren menpeko sozietate publikoak, hainbat ekintza egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta enpresen garapena sustatzeko.

Zentzu horretan, SPRIk hainbat ekintza garatzen ditu Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (PCTI 2020) jasotako helburuak betetzeko. Ekintza horien artean aipatzekoak dira enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duten laguntza programak.

Horrela beraz, «Innobideak Pertsonak» eta «Innobideak Lehiabide» Laguntza Programak diseinatu ziren, lehentasunezko helburutzat harturik enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekintzak sustatzea, dela langileek enpresa kudeaketan duten parte-hartzea handituz, edo dela produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazio handiagoa lortzeko proiektuak babestuz.

Innobideak estrategiaren barruan daude bi programa horiek eta baita ere «Innobideak Kudeabide» programa. Hiruren artean 2.468.896 euroko aurrekontua dute, eta aurrekontu epigrafe beraren barnera biltzen dira, zeren bakoitzak bere helburuak izan arren, hirurek erantzuten baitiote euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko estrategia komun bati.

Testuinguru horretan, ikusi da ekitaldi honetan ugaritu egin direla Innobideak Pertsonak estrategiarako aurkeztutako proiektuak. Aitzitik, eta proiektu kopurua murriztu ez bada ere, Innobideak Lehiabide programara aurkeztutako proiektuek jaso duten zenbatekoa txikiagoa izan da batez beste. Hala, Innobideak estrategiari esleitutako baliabideak zuzen banatzeko, eta ahalik eta proiektu gehien babesteko, aldatu egingo dira Programa bakoitzari esleitutako baliabideak, hots, Laguntza Programa horien araudietan jasota daudenak.

Gorago adierazitakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Innobideak Pertsonak» 2017 Laguntza Programaren araudiko 4. artikuluaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honen xederako, hots, diru-laguntzak emateko erabiliko diren baliabide ekonomikoak 505.000 eurorainokoak dira, eta, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeintzuk sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

2.– Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.eus) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez.

3.– Behin aurrekontu-kreditua bukatuta, ezingo da beste diru-laguntzarik eman eta, hori dela-eta, aurkeztu diren baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.»

Bigarrena.– «Innobideak Lehiabide» 2017 Laguntza Programaren araudiko 4. artikuluaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honen xederako, hots, diru-laguntzak emateko erabiliko diren baliabide ekonomikoak 1.120.000 eurorainokoak dira, eta, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeintzuk sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

2.– Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.eus) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez.

3.– Behin aurrekontu-kreditua bukatuta, ezingo da beste diru-laguntzarik eman eta, hori dela-eta, aurkeztu diren baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.»

Hirugarrena.– «Innobideak Pertsonak» 2017 eta «Innobideak Lehiabide» 2017 laguntza programen araudiak aldatzen dituen Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bilbao, 2017ko azaroaren 2a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala