Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2017ko uztailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3392

183/2017 DEKRETUA, ekainaren 27koa. Honen bidez, kredituak ematen dira 4312 – Etxebizitza programan, 9119 – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekonturako Euskal Sektore Publikoarekiko Beste Finantza Harreman Batzuk programan jasotako diru-sarrerengatik, 3.500.000,00 eurokoak horiek.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urtarrilaren 25eko Aginduaren bidez, «734.01 exekuzio-unitatea Bilboko Iturrigorri eta Gardezabal auzoetan, I. fasea» proiektuko obrek eragindako ondasunak eta eskubideak desjabetzeko espedientea hastea hitzartu zen.

2013ko uztailaren 23an Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Bilboko Udalaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Iturrigorri-Gardeazabalen babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeari buruzkoa hori, proiektu horren jarduera desjabetzailearen kostu osoa ordaintzeko konpromisoa hartu zuen Bilboko Udalak.

Eragindako finken titularren adostasunaz balio justua finkatzeko akten arabera, 2017ko ekitaldian 3.502.575,03 eurokoa da gastuen aurreikuspena.

Lankidetza-hitzarmen horretan xedatutakoarekin bat eginez, Bilboko Udalak 3.500.000,00 euroko diru-sarrera egin du 2017ko otsailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian.

Desjabetutako hirugarrenei kopuruak ordaintzeari ekiteko xedez, 2017ko ekitaldiko aurrekontuan Bilboko Udaletik eskuratutako diru-sarreraren antzeko kreditua ematea eskatu du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, hau da, 3.500.000,00 euroko kreditua ematea.

Hori dela-eta, ematea erabaki da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Araubidearen gainean indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Dekretu Legegilearen 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horren arabera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuak hala proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko ekainaren 27ko saioan erabaki eta onartu ondoren,

HAU XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Aurrekontuan, 2017ko ekitaldian, gastu-egoera hau duen kredituak ematea onartzea:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera honetan diru-sarrerak kopuru berean eskuratu izanagatik sortzen da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan desjabetutako hirugarrenei 2017an ordaindu beharreko prezio justua finantzatzeko erabiliko dira funts horiek.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala