Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MONDRAGON LINGUA, S.COOP. ETA COMUNICACION MULTILINGUE, S.L.U.
3241

IRAGARKIA, Mondragon Lingua, S.Coop. (erakunde xurgatzailea) eta Comunicacion Multilingue, S.L.U. (erakunde xurgatua) erakundeen arteko xurgapenagatiko fusioari buruzkoa.

Indarreango legeriarekin bat etorriaz, honako hau ematen da jakitera: 2017ko ekainaren 3an, Mondragon Lingua, Koop.E.ren Ohiko Batzar Nagusiak, eta Comunicación Multilungue, S.L.U.ren bazkide bakarrak, hau da, Mondragon Lingua, Koop.E.k bakoitzak bere aldetik honako hau erabaki dute: entitate bi horiek bat egitea, Mondragon Lingua, Koop.E.k Comunicación Multilingua, S.L.U. xurgatuaz, eta, halaber, erabaki dute 2016ko abenduaren 31n zarratutako bategite-balantzeak onartzea, zeintzuk haietako kontu-auditoreek egiaztatu zituzten, eta bat datozen ondokoarekin: 2017ko maiatzaren 17an, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan, eta 2017ko maiatzaren 18an Madrilgo Merkataritza Erregistroan gordailatutako Bategite Proiektuarekin; hartarako, Comunicación Multilingue, S.L.U. likidazio barik likidatuaz eta, titulu unibertsalez, horren ondasun guztiak Mondragon Lingua, Koop.E.ri pasatuaz.

Euskadiko Kooperatiben Legeko 80. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horietatik banantzeko eskubidea izango dute bat-egitearen aurka bozkatu duten kooperatibako kideek, edo batzar orokorretara joan ez, baina desadostasuna adierazten dutenek. Eskubide hori gauzatzeko, administratzaileei idazki bat bidali beharko zaie, berrogei eguneko epean, bat egiteko erabakia azken aldiz argitaratzen den egunetik aurrera.

Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela. Bat-egitearen erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epea izango dute horretarako, Euskadiko Kooperatiben Legearen 81. artikuluan eta Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Era berean, eta Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 43.1 artikulua betez jakinarazten da bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela aipatutako dokumentuen testu osoa eta bat-egitearen balantzeak eskuratzeko, eta horrez gain, hartzekodunek eskubidea dutela aurka egiteko.

Arrasate, 2017ko ekainaren 6a.

Mondragon Lingua, Koop.E.ko Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

ESTIBALIZ RUÍZ DE ARETXABALETA MONTOYA.

Comunicación Multilingue, S.L.U.ko Administratzaile Bakarra den Mondragon Lingua, Koop.E.en ordezkari fisikoa den,

ADELAIDA MAIDAGAN LAZKANO.


Azterketa dokumentala