Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3228

IRAGARKIA, Bilboko (Bizkaia) Txurdinagako Txomin Garat kaleko 7 zenbakian dagoen eraikineko lehenengo solairuan 12 etxebizitza sozial eraikitzeko lanen zuzendaritza teknikoaren lizitaziorako iragarkia aldatzen duena (Espedientea:015SV/2017).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak aurkitu dira Bilboko (Bizkaia) Txurdinagako Txomin Garat kaleko 7 zenbakian dagoen eraikineko lehenengo solairuan 12 etxebizitza sozial eraikitzeko lanaren zuzendaritza teknikoaren lizitaziorako iragarkiaren testuan (Espedientea: 015SV/2017). Iragarkia 2017ko ekainaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da (111. zk.). Beraz, aldatu egiten dira hemen:

2017/2950 (4/2) orrialdean, honela dioen tokian:

8.– Kontratistaren betebeharrak:

«A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako (2014, 2015 eta 2016) kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 50.000 eurokoa izan behar da».

Honela esan behar du:

«A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaburua inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresaburuek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Bestela, urteko negozio-bolumena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako (2014, 2015 eta 2016) kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 100.000 eurokoa izan behar da».

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 13a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala