Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2017ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1129

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 433/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 433/2016 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Lorenzo Taberna Arruti.

Alderdi demandatua: Idrialis Mestre Morales.

Gaia.

Aipatu judizioan epaia eman da, eta hauek dira xedapenak:

40/2017 EPAIA

Epailea: Elisabet Garcia Alegre.

Lekua: Donostia.

Data: bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hogeita hamaika.

Alderdi demandatzailea: Lorenzo Taberna Arruti.

Abokatua: Juan Antonio Iturriaga Madariaga.

Prokuradorea: Francisco Javier Fernandez Galarreta.

Alderdi demandatua: Idrialis Mestre Morales. Auzi-ihesean.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa dela-eta ezkon-lotura desegitea.

XEDAPENAK

Idrialis Mestre Morales-en aurka, Lorenzo Taberna Arruti-ren izenean eta ordez Fernández Galarreta prokuradore epaitegietakoak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut, eta hortaz:

1.– Adinez nagusi zirelarik, Lorenzo Taberna Arruti-k eta Idrialis Mestre Morales-ek egindako ezkontza –2013ko irailaren 24an, Kubako Playa La Habanan zertu zena–, dibortzioa dela-eta deseginda dagoela deklaratzen dut. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

2.– Ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da.

3.– Behin betiko ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak.

Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, jakinarazi bekio ofzioz Idazkaritza Judizialak erabakiko du Erregistro Zibilari, tokatzen diten idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0433 16. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15.xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2017ko urtarrilaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala