Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2017ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
899

IRAGARKIA, prozedura irekiaren bidez, HABEren argitalpenetarako berariaz sortutako eduki-lana kontratatzeko dena (Espedientea; G17/202).

1.– Erakunde esleitzailea: HABE.

a) Kontratua esleituko duen organoa: HABEren zuzendari nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: HABEko Kudeaketa Zerbitzua.

Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairuan, 20018 Donostia-San Sebastián.

2.– Kontratuaren helburua:

a) Helburuaren deskribapena. IKASBIL atarian argitaratzen den HABE Aldizkaria on-line agerkarirako eduki periodistikoak eskuratu nahi ditu HABEk. Eduki hauek behar-beharrezkoak dira IKASBIL atarian euskara-ikasleek ahozkoaren eta idatzizkoaren ulermena lantzeko ataza egokiak sortzeko lehengai gisa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: esleipendunaren enpresaren egoitzan.

d) Gauzatzeko gehiengo epea: urtebete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: esleitzeko hainbat irizpideri jarraituz:

– Formulak aplikatzearekin automatikoki balora daitezkeen irizpideak:

Prezioa. Haztapena: 50 puntu.

– Balio-judizio bidez ebaluagarriak:

Haztapena: 50 puntu.

1.– Curriculumarekiko egokitasuna testuaren maila eta lanketa didaktikoari dagokionez: 8 puntu.

2.– Gaiaren garapena eta testu-generoen ugaritasuna: 8 puntu.

3.– Hizkuntzaren kalitatea: zuzentasuna, egokitasuna, kohesioa, koherentzia eta aberastasuna: 18 puntu.

4.– Ikus-entzunezko osagarrien kalitate teknikoa: 8 puntu.

5.– Elkarrizketatu eta gaien proposamen-zerrenda (lan-egitarauan): 8 puntu.

5.1.– Curriculumarekiko egokitasuna: A2 eta B1 mailei dagokien gaitasun soziolinguistikoa garatzeko proposamenak izatea: 2 puntu.

5.2.– Gaurkotasun handiko gaiak izatea: 2 puntu.

5.3.– Eguneroko bizimoduarekin lotura: ikasle helduaren mundu-ezagutzatik gertuko gaiak izatea: 2 puntu.

5.4.– Berritasuna eta orijinaltasuna: www.ikasbil.eus atarian gaiak landuta ez egotea eta dagoeneko landuta badaude, gutxitan izatea: 2 puntu.

Gutxienez lortu beharrekoa: baztertuak izango dira balio-irizpena egitea eskatzen duten fase honetan, atal honetako 1., 2., 3. eta 4. zenbakidunen irizpideen artean 30 puntu lortzen ez duten lehiakideak.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Hogeita hemezortzi mila zazpiehun eta hogei euro (38.720 euro), BEZ barne.

5.– Bermeak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) HABE. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a. 20018 Donostia-San Sebastián.

Tel.: 943 02 26 00 – Fax: 943 02 26 01.

b) Informazioa eskatzeko azken eguna: 2017ko martxoaren 10a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: Sailkapena

Ez da eskatzen.

8.– Eskaintzak noiz eta nola aurkeztu:

a) Azken eguna: 2017ko martxoaren 24a, eguerdiko 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutun-azala/gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen agiriak eta karatula honetan dagokien puntuek adierazten duten edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua: HABE. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. pisua. 20018 Donostia-San Sebastián.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete B gutun-azala irekitzen denetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) «C» gutun-azalen irekiera.

Noiz: 2017ko martxoaren 30ean, eguerdiko 12:00etan.

Non: HABEko kontratazio-mahaia. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. pisua. Donostia-San Sebastián.

b) «B» gutun-azalen irekiera.

Noiz: 2017ko apirilaren 7an, eguerdiko 12:00etan.

Non: HABEko kontratazio-mahaia. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. pisua. Donostia-San Sebastián.

10.– Bestelako argibideak:

Ikus berariazko klausula administratiboen plegua.

11.– Iragarpen-gastuak:

Esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.eus/contratacion//www.contratacion.info

Donostia-San Sebastián, 2017ko otsailaren 9a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala