Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2016ko irailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4118

EBAZPENA, 2016ko irailaren 20koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita handitu direla 2016. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza zabaltzeko diru-laguntzak.

AURREKARIAK

1.– 2016ko maiatzaren 12an argitaratu zen EHAAn Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpena, zeinaren bidez arautzen baita 2016. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua.

2.– Ebazpen horren 3.1 artikuluan finkatu zen dantza-biren modalitaterako gehieneko diru-zuzkidura hogeita hamahiru mila (33.000) eurokoa izango dela eta 4.1 artikuluan, aldiz, zenbateko hori baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko direla aurrekontuko zuzkidura agortu arte.

3.– Lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 3.1. artikuluan ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta EEIren beste diru-laguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira.Aldaketa hori eskabideen gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketaren berri EEIren zuzendariaren ebazpen baten bidez eman beharko da, eta EHAAn argitaratuko da.

4.– 2016ko maiatzaren 13an ireki zen dantza-biren modalitaterako eskabide-epea, eta uztailaren 15ean itxi. Epe honetan zehar ikusi da, jasotako eskabide eta diru-laguntzen eskabide-kopuruagatik, komenigarria izango litzatekeela modalitate horietarako zegoen diru-kopurua gehitzea.

Hori guztia kontuan izanik, lehenengo xedapen gehigarriak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hurrengo hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 3.1. artikuluan ezarritako zenbateko osoa zazpi mila berrehun eta berrogeita hamahiru (7.253) eurotan handitzea, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta eta beste diru-laguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak ez baitira agortu. Horrela, deialdi honetara bideratutako zenbatekoa berrogei mila berrehun eta berrogeita hamahiru (40.253) eurokoa izango da.

Donostia, 2016ko irailaren 20a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala