Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2016ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3592

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 37/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 37/2016 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Almudena Cortes Jimenez-ek eskatuta hasi da, Mohammed Boukhalfa-ren aurka.Eta honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

41/2016 EPAIA

Epailea: Irune Fernandez Arias.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko ekainaren hogeita bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Almudena Cortes Jiménez.

Abokatua: Miren Edurne Martin Ortiz de Barron.

Prokuradorea: Maria Elena Manuel Martín.

Alderdi demandatua: Mohammed Boukhalfa.

Auzi-ihesean.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Mohammed Boukhalfa-ren (Rachid Boujete izenaz ere ezagutzen denaren) aurka, Almudena Cortés Jimenez-en ordezkaritzak aurkeztutako dibortzio-demanda baiesten dudanez gero, honako behin betiko neurriak hartzen ditut:

1.– Almudena Cortés Jimenez-en eta Mohammed Boukhalfa-ren (Rachid Boujete izenaz ere ezagutzen denaren) ezkontza-lotura deseginda geratzen da dibortzioa dela-eta, eta ezkontzako elkarbizitza bertan behera geratzen da.

2.– Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira, eta, hartarako hitzarmenik ez badago, etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera bertan behera uzten da.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko ekainaren hogeita bederatzian.

Eta Mohammed Boukhalfa demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko uztailaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala