Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2016ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3501

EDIKTUA, 70/2016 delitu arinen gaineko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Susana Perdiguero Ochoak, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren Letradu naizen honek,

Fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 70/2016 judizioan, epaia eman da 2016-04-21ean, eta epai horren idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:

Bergara (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko apirilaren hogeita bata.

Nik, Silvia Martín Blancok, Bergara (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesaleko epaile naizenak, ikusi ditut 70/2016 delitu arinen gaineko judizioaren autoak. Bertan honako hauek izan dira alderdiak: fiskala eta, inplikatu gisa, Ivan Urrutia Palomero, salatzailea, eta Edorta Fernández Aguirre, salatua. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Edorta Fernández Aguirre kondenatzen dut, mehatxu-delitu arin baten egilea delako, hogeita hamar egunetan egunean 2 euroko kuota (60 euro) eta prozesuko kostuak ordaintzea. Erantzukizun horren arabera, ordaindu gabeko bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaio (delitu arinen kasuan, hori betetzeko bidea une oro lokalizatuta egotea izan daiteke).

Edorta Fernández Aguirre non dagoen ez dakigunez (pasaporte-zenbakia: 78932030D), ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta, halaber, ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko duela epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko ekainaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala