Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2016ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3170

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzen baitzaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren mendeko administrazio-zentroetarako gas naturalaren horniketa kontratatzeko eskumena.

Aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan eta lehenengo xedapen gehigarrian, eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 172/2013 Dekretuaren 12.d) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetan kontratazioak egitea, hain zuzen ere, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari esleituak izanik erabilpen orokorrekoak diren material edo zerbitzuei dagokienez.

172/2013 Dekretuaren 12.a) artikuluak, halaber, zuzendaritza horri ematen dio eskuratze zentralizatuko ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozeduren garapen-proposamena egitea.

Gaur egun, uste da ezen gas naturalaren horniketa era zentralizatuan kontratatzeak lagundu egiten duela bai horniketaren kodeketa hobetzen, eta bai gastu publikoa arrazionalizatzen ere.

Lehen aipatu den 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, modu zentralizatuan kudeatzen ez diren beste eraikin batzuetara ere heda daitezke Baliabide Orokorretako Zuzendaritzaren eskumenak. Hedapen hori honelaxe gauzatzen da: hitzarmen bidez, administrazio klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoak ezarriz edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez.

Eskumenak eskuordetzeari dagokionez azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitakoa da –aipatutako eremuan–, gas naturalaren horniketa era zentralizatuan kontratatzeko formula egokia (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Hau xedatzen du artikulu horrek:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzean eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira –nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan– edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Horregatik, 172/2013 Dekretuaren 3.2.f) artikuluak Ogasun eta Finantzetako sailburuari kontratazio-arloan ematen dizkion eskumenak aintzat harturik, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuko 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariari dagozkio honako eskumenak: Administrazio Orokorrean indarrean den Araubide Organikoak sailetako kontratazio-organoari esleiturikoak. Hori ez du eragotziko Jaurlaritzaren Kontseiluak, zenbatekoa dela-eta, dagozkion eskumenak baliatzea, ezta EAEren Atzerriko Ordezkaritzetako pertsona titularrek, kontratazio-arloan, dagozkienak baliatzea ere.

EBAZTEN DUT:

I.– Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren mendeko administrazio-zentroetarako gas naturalaren horniketa –2017. eta 2018. urteetakoa– kontratatzeko eskumena.

Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeren testu bateginari buruzko irailaren 14ko 3/2011 LEDn eta 2014/24/EE Zuzentarauan aurreikusitako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, betiere arlook kontratuari aplikatu beharrekoak badira:

– Kontratua (II. liburua) prestatzea.

– Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren eskuduntzak, aldaketa, iraungitzea, lagapena eta azpikontratazioa, izaera orokorrarekin IV. liburukiko I. tituluko I. kapituluan aurreikusten direnak, eta izaera partikularrarekin –hornidura-kontratuetarako– IV. liburukiko II. tituluko IV. kapituluan aurreikusten direnak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Organo eskuordetzailearen esku geldituko dira kontratazio organoari dagozkion gainerako eskumenak, eta, bereziki, emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea.

III.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
HORNIKETA-PUNTUAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala