Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2016ko ekainaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2473

EDIKTUA, apelazioaren gainean bideratutako 270/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 270/2015 prozedura arrunteko apelazioa.

Errekurtsogilea: Jose Antonio Ojinaga Goyeneche.

Abokatua: Nerea Alonso Suarez.

Prokuradorea: Ana Vidarte Fernandez.

Alderdi errekurritua: Maral Solia, S.L. eta Audon Construcciones, S.L.

Gaia: prozedura arrunta.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-10-08an. Hona hemen epaitza:

«Zati batean baiesten dugu Jose Antonio Ojinaga Goyeneche jaunak jarri duen apelazio-errekurtsoa, Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko ZLUPek 2015eko maiatzaren 5ean eman zuen epaiaren kontrakoa, 115/14 zenbakiko prozedura arruntaren autoetan. Horrenbestez, errebokatu egiten dugu ebazpen hori, eta Maral Solia, S.A eta Audon Construcciones, S.L. kondenatzen ditugu bakoitzak 9.760,98 euro ordaintzera auzi-jartzaileari; bi auzialdietako batean ere ez da prozesuko kosturik ezartzen.»

Halaber, 2015-10-19an, epaia argitzeko autoa eman da, zeinaren xedapen-atala hauxe baita:

«1.– Prozedura honetan 2015-10-08an emandako 301/15 epaia zuzentzea erabaki da, ebazpen honen bigarren zuzenbide-oinarrian adierazitakoaren arabera.

2.– Aipatutako epaia honela idatzita geratuko da behin betiko; hau dioen lekuan: "Maral Solia, S.A. eta Audon Construcciones, S.L. kondenatzen ditugu bakoitzak 9.760,98 euro ordaintzera auzi-jartzaileari;", hau esan behar du: "Jose Antonio Ojinaga Goyeneche eta Audon Construcciones, S.L. kondenatzen ditugu bakoitzak 9.760,98 euro ordaintzera auzi-jartzaileari;". Bere horretan eutsiko zaie gainerako erabakiei.»

Audon Construcciones, S.L. apelatu-demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpenen testu osoa interesdunaren eskura dago, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko urtarrilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala