Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2016ko ekainaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2371

EDIKTUA, hipoteka-betearazpen batez bideratutako 267/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren atala.

Errekurtsoa: 267/2015 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Marcos Diez Sanchez.

Abokatua: Olatz Aretzaga Rodríguez.

Prokuradorea: Veronica Blanco Cuende.

Alderdi errekurritua: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A. eta Maria Mercedes Hurtado Gonzalez.

Gaia: hipoteka-betearazpena.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2015-12-04an, eta honela dio xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

Erabaki egiten du salak Marcos Díez Sánchezen ordezkariak jarritako apelazio-errekurtsoa, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaileak 2015aren apirilaren 20an emandako autoaren aurkakoa, 2014ko 97. zenbakiko hipoteka-betearazpenaren autoak direla eta, beraietatik sortu baita erroilu hau. Horrenbestez, ezeztatu egiten da ebazpen hori, baina bakar-bakarrik betearazpen horri dagokionez, baietsi egiten baita BBVA, S.A. sozietateak eskatutako betearazpenari egindako errekurtsoari errekutsogilearen ordezkaria aurkaratutakoa, eta deklaratzen baita abusukoa dela aurreratutako epemuga-dataren klausula (kontratuaren 6. bis klausula); horrenbestez, largetsi eta ondoriorik gabe uzten da betearazpen hori. Lehen auzialdiko kostuak exekutatzaileari egozten zaizkio, eta ez dira berariaz ezartzen gora jotzekoak.

Bidal bitez autoak jatorrizko epaitegira. Ebazpen honen testigantza ere bidaliko da, bete dezaten.

Ebazpen hau irmoa da, eta haren aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik.

Ebazpen honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio, behin betiko epaituta, eta eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Maria Mercedes Hurtado Gonzalez demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko apirilaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala