Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2162

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 12koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Etxepare-Laboral Kutxa itzulpen-saria arautu eta horretarako deia egiten duena.

Etxepare Euskal Institutua (EEI) Sortzeko eta Arautzekoa den 3/2007 Legearen 3. artikuluak helburu hau xedatzen du aipatutako instituturako: euskal kultura, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan, EAEtik kanpo sustatu, hedatu eta proiektatzea, eta, bereziki euskaraz sortutako kulturaeskaintza sustatu eta hedatzea.

EEIren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen 2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 19.2.g) artikuluak xedatzen du institutuaren funtzioa dela, besteak beste, literatura sustatzea.

2016ko apirilaren 12an, EEIk eta Laboral Kutxak berritu egin dute 2015eko ekainaren 15ean sinatutako lankidetza-hitzarmena, bi alderdiek egoki irizten baitiote jatorriz euskaraz idatzitako literaturaren itzulpengintza gure eremutik kanpo sustatzeari eta itzulpen lan bat saritzeko asmoz elkarlanean jarduteari.

Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da: jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literaturaobra baten itzulpen-lan bat saritzea.

2. artikulua.– Sariaren izaera.

Sariak itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen-plangintza sarituko ditu.

Hori dela eta, partekatu egingo dute saria argitaletxeak eta itzultzaileak.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Saria 4.000 eurokoa izango da. Zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana.

Sariaz gain, 2.000 eurorainoko laguntza jaso ahal izango dute saridunek, saribanaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen-lanean jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate-kanpainak, komunikabideetako elkarrizketak...).

4. artikulua.– Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak.

– Eskabidea itzultzaileak, argitaletxeak nahiz liburugintzaren, literaturaren nahiz itzulpengintzaren arloko bestelako eragileren batek egin ahal izango du.

– Itzulpenak 2015. urtean argitaratutakoa izan beharko du.

– Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literaturaobra baten itzulpena izan behar du.

5. artikulua.– Hautagaiak aurkezteko lekua eta epea.

5.1.– Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.2.– Eskabidea (I. eranskina) eta dokumentazioa helbide honetan aurkeztu beharko dira: EEI. Andre Zigarrogileen plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, 20012 Donostia (08:30etik 14:00etara). Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuetan ere aurkeztu ahal izango dira, eta 30/1992 Legean ezarritako beste edozein bide ere erabil daiteke eskabideak aurkezteko (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Eranskina http://www.etxepare.eus helbidean egongo da.

6. artikulua.– Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideekin batera, hautagaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute.

– Itzulitako liburuaren ale bat.

– Itzultzailearen Curriculum Vitae-a.

– Argitaletxeari buruzko txostena. Txostenak ezinbestean jaso beharko ditu eskaera aurkeztu arte egindako sustapen-ekintzak eta etorkizun hurbilerako aurreikusitakoak.

7. artikulua.– Hautapen-batzordea.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko hautapen-batzorde bat eratuko da.

Honako hauek izango dira batzordekide:

Batzordeburua: Mari Jose Olaziregi, EEIko euskara sustatu eta hedatzeko zuzendaria. Bozketan berdinketarik badago, harena izango da boto erabakitzailea.

Batzordekideak:

Laboral Kutxako ordezkaria.

Arloko hiru aditu.

Idazkaria: EEIko euskarako eta euskal kulturako teknikari bat.

8. artikulua.– Hautapen-irizpideak.

Hautagaien hautapena baremo hauen arabera egingo da, eta, guztira, gehienez 100 puntu lortu ahal izango dira:

– Itzulpena: gehienez 45 puntu.

Itzulpenaren atalean hauek hartuko dira kontuan: itzultzailearen ibilbidea (sariak eta kritikak barnean direla), lanaren kalitatea, itzulpenaren zailtasuna eta egokitasuna.

– Argitalpena: gehienez 45 puntu.

Argitalpenaren atalean hauek baloratuko dira: argitaletxearen garrantzia, edizioa bera, itzulpena argitaratu den sailaren kalitatea, promoziorako egindako ekintzak, webgunea eta kritikaren harrera.

Deialdi honen ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko Etxepare Euskal Institutuak bere osotasunean antolatu edo finantzatutako ekintzak.

– Itzulpena zuzenean euskaratik egindakoa izatea: 10 puntu.

9. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen diren dokumentuetariko bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

10. artikulua.– Onartuen eta baztertuen zerrenda.

Hautaien profila ezarritako baldintzekin bat datorrela egiaztatu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da sariaren deialdian parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta baztertzeko arrazoia berariaz azalduko da. Baztertuek 5 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan hautapen-prozesuan parte hartzeko onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da, eta baztertzeko arrazoia berariaz azalduko da.

Behin betiko zerrenda aztertuta eta balorazio-irizpideak kontuan hartuta, hautapen-batzordeak sarirako hautagaia proposatuko du.

Saria esleitu gabe gelditu ahal izango da kasu hauetan:

– Eskabide bat ere aurkeztu ez bada.

– Hautagaiek guztirako puntuazioan 50 puntu baino gutxiago lortzen badituzte.

– Deialdi hau argitaratu ondoren, dena delako arrazoiengatik EEIren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetza-hitzarmena gauzatzen ez bada edo bertan behera gelditzen bada.

11. artikulua.– Ebazteko eta izapideak egiteko organo eskuduna.

EEIren zuzendariak ebatziko du deialdi hau, sariduna zein izango den adierazita.

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da.

EEIko zuzendaria izango da organo eskuduna deialdi hau betearaztean sortzen diren zalantzak eta gorabeherak kudeatu eta argitzeko.

12. artikulua.– Saria onartzea.

Ebazpena argitaratu eta hamar egunera, saridunek berariaz eta idatziz onartu beharko dute saria. Hala egiten ez badute, uko egin diotela ondorioztatuko da, eta EEIk ordezkoen zerrendatik beste hautagai bat proposatu ahal izango du.

13. artikulua.– Sari-banaketako ekitaldia.

Sari-banaketako ekitaldia irailaren 30ean izango da, Itzultzaileen Nazioarteko Egunean, EEIk eta Laboral kutxak adostutako lekuan.

14.– Ustiapen-eskubideak.

Onarpenarekin batera, saria erakutsi eta erabiltzeko baimena ematen diete sarituek EEIri eta Laboral Kutxari, erabilera komertzialerako izan ezik.

15. artikulua.– Ordainketa.

Saria onartu eta hilabeteko epean ordainduko zaie argitaletxeari eta itzultzaileari, erdibana.

Sariaz gain, 3. artikuluan aipatutako promoziorako 2.000 eurorainoko zenbatekoa ordainduko zaio argitaletxeari, egindako promozio-lana justifikatu eta hilabeteko epean. Horretarako, gastua justifikatu beharko du jatorrizko fakturen edo kopia konpultsatuen bidez. Egindako promozioari buruzko txostena ere aurkeztu beharko du fakturekin batera.

Lehenengo XEDAPEN GEHIGARRIA

Hautagaiek eskabidean emandako informazio guztia fitxategi batean sartuko da. Fitxategi horren erabilera hautapen-prozesua eta egonaldiak kudeatzera mugatuko da. Fitxategi horren erabilera eta funtzionamendua Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean egindako aurreikuspenekin bat etorriko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek EEIko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko kasuko aretoan, bi hileko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek ondorioak izango ditu EHHAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2016ko maiatzaren 12a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala