Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1306

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 56/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 56/2015.

Demandatzailea: Laid Laanani.

Abokatua: Celeste Prol Cid.

Prokuradorea: Josefina Llorente Lopez.

Demandatua: Saadia Bentahar.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten da Llorente prokuradoreak, Laid Laanani jaunaren izenean eta ordezkaritzan, Saadia Bentahar andrearen aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, dibortzioz desegitea erabakitzen da bien arteko ezkontza, 2003ko martxoaren 14koa. Legez dagozkion ondorioak izango ditu deklarazio horrek. Neurri hauek hartzen dira:

– Laid Laanani jaunari esleitzen zaio familia-etxebizitzaren (Eibarko Jardines kalea), -altzarien eta etxeko horniduren erabilera eta gozamena.

– Ez da erabakirik hartzen ezkontzan izandako bi adingabeen guraso-ahalari buruz, ez eta honako alderdi hauei buruz ere: zaintza eta jagoletzako erregimena, bisita-eskubidea edo mantenu-obligazioa. Alde horretatik, Foru Aldundiak ezarritakoa bete beharko da.

Autoetan sortutako kostuak ordaintzeari dagokionez, ez da erabakirik hartzen.

Ebazpen hau irmoa denean, jakinarazi bekio dagokion Erregistro Zibilari –auzilarien ezkontza inskribatuta dagoen erregistroari–, zuzenbidean dagozkion helburuak izan ditzan.

Jakinarazi bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran, eta aditzera eman ezen, beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Probintzia Auzitegian. Epaitegi honetan prestatuko da errekurtsoa, bost eguneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Ebazpen honen lekukotza sar bedi autoetan, eta jatorrizkoa epaitegiko epaien liburuan.

Horrela, bada, epai honen bidez lehen auzialdian epaituz, honako hau erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Eibarren, bi mila eta hamaseiko otsailaren hogeita bian.

Saadia Bentahar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2016ko otsailaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala