Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4708

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 8koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Kirol Management, S.L.U. erakundea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzen duena.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea izateko aitorpena arautzen da, helburu izanik emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten baldintzak sustatzea, berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzen laguntzen duten baldintzak sustatzea, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatzea eta entitate horiek guztiek berdintasunaren alorrean egiten duten lana aitortzea.

Horregatik, Kirol Management, S.L.U. erakundearen ordezkari gisa Eduardo González González jaunak aurkeztutako eskabidea ikusita, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak baloratu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kirol Management, S.L.U. erakundea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea dela aitortzea, azaroaren 8ko 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, erakunde horrek emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duena).

Bigarrena.– Aitorpena indarrean den bitartean, Kirol Management, S.L.U. erakundeak aitorpen hori bere irudi korporatiboa osatzen duten elementuetan erabili ahal izango du, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, aurka egiteko, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean –ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera–; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean –ebazpena aipatu aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera–.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 8a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala