Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2015eko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3062

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 199/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizenak, hau

jakinarazten dut: epaitegi honetan 199/2015 jabari-espedientea bideratu da –traktuari berriko ekitekoa– Purificacion Foronda Ogueta andreak eskatuta, finka hauek immatrikulatzeko:

Bernedon (Araba), Kale Nagusiko 5. zenbakian kokatuta dagoen etxebizitza; beheko solairua, lehengoa solairua eta ganbara ditu. Eraikitako azalera 267,21 metro koadrokoa da, eta azalera erabilgarria 757,26 metro koadrokoa. Mugakideak: Iparraledan, 7. poligonoa, 698. lursaila; hegoaldean, kokapeneko kalea; ekialdean, 7. poligonoa, 447. lursaila, eta, mendebaldean, 7. poligonoa, 272. lursaila.

Katastroko erreferentzia: 0016-0007-0273-0001-0001 eta 0002.

Guardiako jabetza-erregistroan inskribatua dago finka horren erdia, zatiezina dena; 115 liburukia, 56. liburua, Bernedokoa, 153. orria, 935. finka-zenbakia, 12. inskripzioa.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren– espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Zitazioa egiten zaie Manuel Lagrán Hermosa jaunaren jaraunsleei, lehen aipatutako epean espedientean ager daitezen, beren eskubideen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 10a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala