Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2015eko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3059

EDIKTUA, 305/2013 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Susana Perdiguero Ochoak, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizialak,

Fede ematen dut:

347/2013 falta-judizioan, 42/2014 epaia eman da. Hau dio hitzez hitz:

EPAITZA

Bidezkoa da Cristian Moricz eta Gimi Ciurar kondenatzea, Zigor Kodearen 623. artikuluan jasota dagoen ebasketa-falta baten egile erantzuleak direlako. Kondena hau ezartzen zaie: 45 egunez isuna ordaintzea, eguneko 3 euro; guztira, 135 euro bakoitzari. ZKren 53. artikuluan xedatu bezala, ezarritako isuna ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango dute. Kostuak berariaz ezartzen zaizkie.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako eran formalizatu beharko da errekurtsoa aurkezteko idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Gimi Ciurar-i jakinarazteko balio dezan ematen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko ekainaren zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala