Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2015eko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3027

117/2015 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua Europako Kontseiluak onetsi zuen, helburu nagusi hau betetzeko: batasun handiagoa lortzea estatu kideen artean, hizkuntzen esparruan ekintza bateratua adostuz. Esparru horretan, Europar Batasunean hizkuntza-ikaskuntzako eta -ebaluazioko prozesua egituratzeko erreferentzia-maila bateratuak ezartzen dira, bai eta hizkuntza-titulu edo -ziurtagiri bakoitzari dagokion maila zehatza erabakitzeko irizpideak ere. Aurretik zeuden tituluen eta ziurtagirien azterketa eta egokitzapena egiteko prozesua abiatu zen esparru hori ezartzean, Europar Batasuneko estatu bakoitzean hizkuntza modernoen ikaskuntzaren alorrean eskumena zuen administrazio edo erakunde eskudunen aldetik.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean, kudeatzen ziren hautatze- eta hornitze-prozesuetan hizkuntzen balorazioa egitean sortzen ziren arazoak konpontzeko, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak, Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin lankidetzan arituta, hizkuntza-tituluen parekotasunak ezarri zituen, hizkuntza-eskola ofizialetako ikastaroak eta mailak erreferentzia gisa hartuta. Baliokidetasun horiek ezarri ziren Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko maiatzaren 30eko Aginduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez betetzeko prozedura arautzekoan, zerbitzu-eginkizunen bitartez hornitzeko prozesuetarako soilik.

Geroago, baliokidetasun horiek zalantzan jarri ziren abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretua argitaratzean. Errege Dekretuan, hain zuzen, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren oinarrizko alderdiak ezarri ziren. Dekretu horrek bermatzen du, hain zuzen, hizkuntza-eskola ofizialetako hizkuntza-ikastaroek eta -mailek Europako Esparru Bateratuaren irizpideak betetzen dituztela, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuei dagokienez. Egokitze-arau horren ondorioz, hizkuntza-eskolek aldatu egin behar izan zuten ordura arte erabilitako mailen eskema. Halaber, ordura arte baliokidetzat jotzen ziren zenbait tituluren parekotasuna galdu zen.

Zerbitzu-eginkizunetarako prozeduretan ez ezik, hizkuntzen balorazioa Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako beste hautatze- eta hornitze-prozesuetan ere egiten da; beraz, egokiagotzat jo da hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien arteko baliokidetasunerako arau bakarra ezartzea, baliokidetasun berak erabil daitezen hautaketa- eta hornitze-prozesu guztietan.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan, beharrezkoa da zehaztea zer titulu eta ziurtagiri diren Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailen baliokideak, kontuan hartuta, batetik, ez dagoela inolako araurik (tokiko, estatuko edo Europako esparruan) herrialde guztietako erakunde publiko edo pribatuek igorritako ziurtagiriei ofizialki baliokidetasuna aitortzeko, eta bestetik, titulu eta ziurtagiri ugari eta mota askotakoak daudela, eta asko eta asko direla, halaber, haiek ematen dituzten erakundeak. Erreferentzia hurbilentzat dugu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egindako baliokidetasun-taula, maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasuneko eskakizunak ezarri ziren. Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasle-lanpostuak hautatzeko eta hornitzeko xedeetarako, onartzen da zenbait titulu edo ziurtagiri aurkezteko aukera, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 maila edo hortik gorakoa egiaztatzeko.

Aipatutako legedia, administrazio honen arautze-aurrekariak eta administrazio honek deitutako hautatze- eta hornitze-prozesuei buruz egindako azterketak oinarri hartuta, zerrenda batean jaso dira Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailen baliokidetzat jo diren hizkuntza-titulu eta –ziurtagiriak.

Dekretuaren helburua da hizkuntza-titulu eta -ziurtagiriak parekatzea Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin, administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileen hautatze- eta hornitze-prozesuetan hizkuntza-ezagutzak egiaztatze aldera, irizpide eta baliokidetasun berdinak aplikatzen direla bermatzeko.

Horrenbestez, Herri Administrazio eta Justizia sailburuak proposatu, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren oniritzia jaso eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko ekainaren 30ean egindako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Helburua eta aplikazio-eremua

1.– Dekretu honen helburua da hizkuntza-mailak egiaztatzeko tituluen eta ziurtagirien baliokidetasuna ezartzea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen arabera. Baliokidetasunak jaso dira eranskinean «Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen baliokide diren titulu eta ziurtagiriak»

2.– Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetarako hautatze- eta hornitze-prozesuetan aplikatuko da.

3.– Ez da aplikatuko Euskal Autonomia Erkidegoko honako hauei dagozkien hautaketa eta horniketa egiteko: Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako funtzionarioak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleen kidegoko irakasleak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langileak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere erakunde autonomoetako lan-kontratudunen hautaketa- eta hornitze-prozesuak lan arloko legeriarekin eraenduko dira, eta bai aplikagarri diren gainontzeko arauekin ere, eta, ordezko gisa ,dekretu honekin.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoan, indarrean den hautaketari eta horniketari buruzko araudian sartzen diren hizkuntza eskola ofizialetako 3., 4. eta 5. mailak; 3. eta 4.mailei dagokienez, B1 Tarteko Mailarekin ordezten dira; eta 5. Maila dagokionez, B2 Maila Aurreratuarekin.

LEHENENGO XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Lehenengoa.– Indargabetu egiten dira Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko maiatzaren 30eko Aginduaren 13.3.i) artikuluko a), b), c) eta d) idatzi-zatiak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez hornitzeko prozedura arautzen da.

BIGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko nahiz beheragoko mailako xedapen guztiak indargabetzen dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Eranskina eguneratzea.

Funtzio publikoko gaietan eskudun den sailburuak dekretu honen eranskina eguneratu ahal izango du, dela dagokien maila jada bermatzen ez duten tituluak edo ziurtagiriak kenduz, dela maila hori egiaztatzen duten beste batzuk espresuki gehituz.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Langileen erregistroa eguneratzea.

Herri Administrazio eta Justiziako Funtzio Publikoko zuzendariak eguneratuko ditu Langileen erregistroan atzerriko hizkuntzen ezagutzari buruz jasotako datuak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailetara, Dekretu honen eranskinean xedatutakoarekin bat.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Indarrean sartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 30an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

ERANSKINA 117/2014 DEKRETUA, EKAINAREN 30EKOA
HIZKUNTZETARAKO EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRU BATERATUAREN MAILEN BALIOKIDE DIREN TITULU ETA ZIURTAGIRIAK

B1 MAILA

INGELESA:

HEOko Tarteko Maila

Preliminary English Test (PET)

PTE General: Pearson Test Of English (LEVEL 2)

Trinity College ISE 1

BEC Business English Certificate - Cambridge (PRELIMINARY Good & Exceptional)

IELTS 4.0/4.5 (British Council)

FRANTSESA:

HEOko Tarteko Maila

DELF 1er degré

Diplôme d'Etudes en Langue Française DELF B1 (CIEP)

Certificat d’Etudes de Français Pratique 2 (CEFP2) (AF)

CFP2 (Certificat du Français Professionnel 2)

CFS (Certificat de Français du Secrétariat)

CFTH (Certificat de Français du Tourisme et de l’Hôtellerie)

CFST (Certificat de Français Scientifique et Technique)

DFP B1 (Diplôme de Français Professionnel B1)

DFP Secrétariat B1

DFP Tourisme et Hôtellerie B1

DFP Scientifique et Technique B1

ALEMANA:

HEOko Tarteko Maila

Zertifikat Deutsch (ZD)

Zertifikat Deutsch als Fremdsprache (ZDdaF)

TELC Deutsch B1 Beruf

B2 MAILA

INGELESA:

HEO - Maila Aurreratua

First Certificate in English (FCE)

PTE General: Pearson Test Of English (LEVEL 3)

Trinity College ISE 2

BEC Business English Certificate-Cambridge (VANTAGE Good & Exceptional)

IELTS 5.0/5.5/6.0 (British Council)

FRANTSESA:

HEO - Maila Aurreratua

DELF 2e degré

Diplôme d’Etudes en Langue Française DELF B2 (CIEP)

Diplôme de Langue Française (DL) (AF)

DFA1 (Diplôme de Français de Affaires 1)

CFJ (Certificat de Français Juridique)

DFP Affaires B2 (Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires B2)

DFP Juridique B2

B2 DFP Médical B2

B2 DFP Secrétariat B2

ALEMANA:

HEO - Maila Aurreratua

Goethe-Zertifikat B2

Zertifikat Deutsch+

Zertifikat Deutsch für den Beruf

Deutsch für den Beruf (ZDfB)

TELC Deutsch B2

Mittelstufe Deutsch (MD)

TestDaf Niveaustufe, 3. maila

C1 MAILA

INGELESA:

HEO - Gaitasun Maila

Certificate in Advanced English (CAE)

PTE General: Pearson Test Of English (LEVEL 4)

Trinity College ISE 3

BEC Business English Certificate-Cambridge (HIGHER Good & Exceptional)

IELTS 6.5/7.0 (British Council)

FRANTSESA:

HEO - Gaitasun Maila

DALF

Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C1 (CIEP)

Diplôme Supérieur d’Etudes Françaises Modernes (DS) (AF)

DSLCF (Diplôme Supérieur de Langue et Culture Françaises)

DFA2 (Diplôme de Français des Affaires 2)

DFP Affaires C1 (Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires C1)

ALEMANA:

HEO - Gaitasun Maila

Goethe-Zertifikat C1 (ZMP)

Prüfung Wirtschaftsdeutsch International

Zentrale Mittelstufenprüfung (ZMP)

TELC Deutsch C1

Oberstufe Deutsch

TestDaf Niveaustufe, 4. eta 5. maila

Deustche Sprachprüfung für den Hochschulzugang (DSH)

C2 MAILA

INGELESA:

Certificate of Proficiency in English (CPE)

PTE General: Pearson Test Of English (LEVEL 5)

Trinity College ISE 4

IELTS 7.5+ (British Council)

FRANTSESA:

Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C2 (CIEP)

Diplôme de Hautes Etudes Françaises (DHEF) (AF)

DAFA (Diplôme Approfondi de Français des Affaires)

DFP Affaires C2

ALEMANA:

Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP)

Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS)

Gro?es Deutsches Sprachdiplom (GDS)

Wirtschaftssprache Deutsch (WD)


Azterketa dokumentala