Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2015eko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2690

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 4koa, Gazteria eta Kirol zuzendariarena, Euskadiko Golf Federakuntzaren estatutuen 1., 4., 5., 6., 10. eta 44. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskadiko Golf Federakuntza 1986-04-17an inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, 80. zenbakiarekin. Federakuntza horren estatutuak berriro idatzi dira orain.

Euskadiko Golf Federakuntzak, 2015eko otsailaren 3an egindako ezohiko batzar orokorrean, bere estatutuen aldaketa onartzea erabaki zuen, eta onarpen hori agiri bidez egiaztatu da.

Estatutuen aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Golf Federakuntzaren estatutuen 1., 4., 5., 6., 10. eta 44. artikuluetan eginiko aldaketak onartzea eta aldaketa horiek EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Horrenbestez, artikulu horiek honela idatzita geratuko dira:

1. artikulua:

Euskadiko Golf Federazioa diru irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, izaera juridikoa eta jarduteko ahalmena dituena. Kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak, kirol-elkarteak eta bestelako erakundeak biltzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko golf modalitatearen eta Pitch & Putt kirol diziplinaren praktikarako, sustapenerako eta antolamendurako.

4. artikulua:

Euskadiko Golf Federazioak golf kirol modalitatearen eta Pitch & Putt kirol diziplinaren jarduerak eta txapelketa ofizialak, eta, hala badagokio, autonomia erkidegoan eratzen edo definitzen diren modalitate horretako diziplinak bultzatzen, kalifikatzen, baimentzen, agintzen eta antolatzen ditu.

5. artikulua:

Euskadiko Golf Federazioak bere kirol modalitateari eta estatuko kirol diziplinari dagokien euskal kirol federatuaren ordezkaritza dauka.

6. artikulua:

a) Bere helburuak betetzearren, Euskadiko Federazioak ondorengo funtzioak beteko ditu:

b) Estatuan kirol diziplinaren eta modalitatearen ordezkaritza izatea eta, hala badagokio, Federazioak beste erakunde batzuekin duen atxikimendu-araubidea zehaztea.

c) Erkidego-esparruan modalitatearen eta kirol diziplinaren txapelketa ofizialak eta jarduerak antolatzea.

f) Bere modalitateko eta kirol diziplinako federazio lizentziak ematea.

j) Modalitateko eta kirol diziplinako teknikariei eta epaileei prestakuntza ematea, horretarako zehazten den araudiaren eta kirol diziplinaren arabera.

ñ) Emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatzea, eta, ahal den neurrian, bermatzea dagokion modalitatean eta kirol diziplinan, bere lurralde eremuan.

o) Eta, oro har, dagokion modalitatearen eta kirol diziplinaren praktika sustatzeko eta hobetzeko egokia den guztia xedatzea.

10. artikulua:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskadiko Golf Federazioak dauka eskumena dagokion kirol modalitatearen eta kirol diziplinaren federazio lizentziak emateko; bestalde, lurralde federazioak izango dira horiek izapidetzeko eskumena duten erakundeak.

44. artikulua:

1.– Euskadiko Golf Federazioak dopin arloan aplikatu behar den araudiak ezarritako organoak izan beharko ditu.

2.– Euskadiko Golf Federazioan batzorde teknikoa izango da Federazioko arlo teknikoaren eta kirol arloaren zuzendaritza bere gain hartuko duen organoa.

3.– Euskadiko Golf Federazioak Pitch & Putt batzorde teknikoa izango du, eta batzorde horri dagokio golf kirolaren praktika eta sustapena antolatzea eta koordinatzea, Pitch & Putt kirol diziplinan.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinaraz bedi.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari, jakinarazi eta hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 4a.

Gazteria eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala