Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2015eko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2656

EDIKTUA, 533/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Merkataritza-Arloko ZULUP – Gasteizko Merkataritza-arloko 1 Zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: prozedura arrunta 533/2013.

Alderdi demandatzailea: Jesus Apodaca Lopez De Heredia.

Abokatua: Jose Luis Bracons Pontijas.

Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.

Alderdi demandatua: Hispanoitaliana de Revestimientos S.A. eta Ederglass S.L.U.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2014-11-03an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Jesús Apodaka López-ek jarritako demanda, Ederglass S.L.ren eta Hispanoitaliana de Revestimientos S.A.ren aurkakoa.

HONAKO HAU DEKLARATZEN DUT:

1.– Ederglass S.L.k 90.000 euro jaso zituen bere kontuetan Jesús Apodaka López-en banku-kontuetatik, kapital-gehikuntza bat egiteko.

2.– Ederglass S.L.k kapital-gehikuntza hori egin ez duenez, Jesús Apodaka López-i itzuli behar dizkio jarri duen kopurua, hau da, 90.000 euro, gehi errekerimendu judizialetik sortu diren legezko interesak. Izan ere, Jesús Apodaka López da kopuru horren jabe legitimoa.

3.– 2010-12-30ean, merkataritza-lankidetzako eta eskualdatzerik gabeko bahi-kontratuaren itxurapean, Hisbalit-ek Ederglass S.L. enpresa eskuratu zuen, kontratu horren bitartez aktibo material eta pertsonal guztiak eskualdatu baitzizkion.

4.– Ederglass S.L.-ren zorren erantzule solidarioa da Hisbalit –aipatutako eskualdatzearen aurretik sortutako zorrena–, eta, zehazki, Jesús Apodaka López auzi-jartzailearekin daukan zorrarena: 90.000 euro gehi errekerimendu judizialetik sortutako legezko interesak.

Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, adieraziko dira: aurka egiteko zein alegaziotan oinarritzen den, zein den apelatutako ebazpena eta zein diren aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0844 1111 04 0533 13) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuesten direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ederglass S.L.U demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake auzi-ihesean den demandatuak, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala