Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2015eko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1835

47/2015 DEKRETUA, apirilaren 14koa, Euskal Estatistika Kontseiluan Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen ordezkariak izango diren kideak izendatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 37. artikuluak Euskal Estatistika Kontseilua sortzen du, estatistika-informazioaren produktoreen eta erabiltzaileen arteko harremanetarako organo gisa; elkar hartzea sustatzearren, eta jarduera estatistikoaren koordinazioa eta metodologia bateratuen erabilera erraztearren. Horren ondoren, 39. artikuluak berariaz xedatzen du nor izan daitekeen kontseilu horretako kidea, eta aukera ematen du Eusko Jaurlaritzak beste organo eta erakunde batzuetako 10 ordezkari izendatzeko. Estatistikari buruzko Legeak zehaztu zituen kideen artean ez zion aipamenik egin Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari, geroago sortu baitzen, otsailaren 5eko 2/1988 Legearen bidez, hain zuzen.

Kontuan hartuta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen partaidetza funtsezkoa dela Euskal Estatistika Kontseiluaren helburuak lortzeko, 2014-2017 Euskal Estatistika Planari buruzko azaroaren 13ko 3/2014 Legearen zioen azalpenetatik ondoriozta daitekeenaren arabera, bertan xedatuta baitago Eusko Jaurlaritzak erakunde autonomo horren ordezkari bat izendatzeko konpromisoa.

Horren ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta erabakia hartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Izendatzea Euskal Estatistika Kontseiluko kide hauek:

Kide titularra: Ana Alberdi Zubia, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.

Ordezko kidea: Noemi Alangua Elvira, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Azterketak, dokumentazioa eta plangintza izeneko arloaren arduraduna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko apirilaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala