Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2015eko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
1833

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiarena, HKEEn fakturazio elektronikoa emateko zerbitzua gaitzen duena.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2015eko otsailaren 26an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen,

ERABAKIA

«Herri-Kontuen Euskal Epaitegian fakturazio elektronikoa emateko zerbitzua gaitzea».

Argitara bedi Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean honako Erabaki hau.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 26a.

HKEEren lehendakaria,

JOSÉ IGNACIO MARTÍNEZ CHURIAQUE.

HKEEren idazkari nagusia,

TERESA CRESPO DEL CAMPO.

ERABAKIA, HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAN FAKTURAZIO ELEKTRONIKOA EMATEKO ZERBITZUA GAITZEN DUENA

Abenduaren 27ko 25/2013 Legeak, Sektore Publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontularitzako erregistroa sortzen duenak, Administrazio Publikoetan faktura elektronikoaren erabilera eta fakturen kontularitzako erregistroa arautzen du. Aipatu legearen 1. xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, Estatuko konstituzio organoek eta legegintza eta kontrol organo autonomikoek euren jokamoldea lege honetan Administrazio Publikoentzat ezarritako arauetara egokituko dute.

Lege honek agintzen du Administrazio Publikoari ondasunak edo zerbitzuak eman dizkioten hornitzaile guztiek faktura elektronikoa jaulki eta igorri ahal izango dutela. Nolanahi den ere, zenbait erakundek nahitaez egin behar dute hori, baina fakturazio elektronikoa egiteko obligaziotik arauz salbuetsi daitezke 5.000 euro arteko zenbatekodun fakturak.

Legeak eskuratu asmo dituen helburuak lortzeko, HKEEn fakturazio elektronikoaren sistema bi elementu nagusiren gainean eratu da:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko lankidetza bidez, faktura elektronikoen sarrera-gune nagusia gaituta; hartara, hornitzaileek fakturak HKEEren organo administratibora elektronikoki iritsaraztea izango dute, izapidea osatzeko, eta modu frogagarrian (sinadura elektroniko eta hartu izanaren agiri bidez) gauzatutako entrega jasota utzi ahal izango dute.

b) Fakturen kontularitzako erregistroa sortuta; bertan HKEEk euskarri izango den hainbat informazio jasoko du, hain zuzen ere, bai hornitzailea bere fakturaren izapidearen egoerari dagokionez jakinaren gainean edukitzeko, bai auditoreei ordainketa konpromisoen ordainketari dagokionez jarraipena egitea bidera diezaien.

HKEEren hornitzaileentzat gaituko den sarrera-gune nagusiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren gunea baliatuko da, zeinak Eurobits plataformaren bidez estatutu izaerako hainbat erakunderentzat eskura jarri baitu, besteak beste, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiarentzat, Eusko Legebiltzarrarentzat eta Arartekoarentzat.

Ondoren, kontularitzako erregistroa egokituko da faktura elektronikoen sarrera-gune nagusiarekin lotzeko; era horretan, aipatutako gunearen bidez iristen diren fakturak automatikoki gure kontularitzako erregistroan jasoko dira eta aldi berean hornitzaileari faktura horien izapidea zein egoeratan dagoen elektronikoki jakinarazteko bide emango du.

Horretarako HKEEk alta eman du DIR3n, erakundeen atalean.

Honenbestez, bere ahalmen eta eskumenak baliatuz, aipatutako abenduaren 27ko 25/2013 Legeak agindutakoa aintzat hartuta eta haren seigarren xedapen osagarriak ezarritakoa betearazteko, neurri hauek abian jarri direla jakinarazteari dagokionez, Osokoak, honako hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak faktura elektronikoen sarrera-gune nagusi bat izango du bere web orrian gaitutako esteka baten bidez; horrek Euskal Autonomia Erkidegoko fakturazio elektronikoko zerbitzuaren orrialdera birbidaliko du: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-efactura/es/contenidos/informacion/efactura_portal/es_def/index.shtml; horren ezaugarri, sarbide eta erabilera baldintzak 2014ko abenduaren 26ko Aginduan daude jasoak (2015eko urtarrilaren 5eko 2 zk. EHAA).

Bigarrena.– Fakturazio elektronikoaren zerbitzua nahitaez erabili beharko da Sektore Publikoan faktura elektronikoa sustatu eta kontularitzako erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan adierazitako ondasun eta zerbitzuen hornitzaileek jaulkitako fakturak aurkezteko.

Nolanahi den ere, faktura elektronikoa sustatu eta kontularitzako erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritako eskumena baliatuta, Herri-Kontuen Euskal Epaitegian obligazio hori betetzetik salbuesten dira bost mila euro arteko ordainagiriak, gerora bestelako erabakiak hartzeko aukera eragotzi gabe.

Hirugarrena.– Beharrezko diren ekintzak bideratuko dira HKEEn fakturen Kontularitzako erregistroa sortzeko.

Laugarrena.– Erabaki hau EHAAn argitaratuko da.


Azterketa dokumentala