Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1536

EDIKTUA, finkak immatrikulatzeko bideratutako 714/2014 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Rafael Gonzalez Martinek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizenak, honako hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 714/2014 immatrikulazioko jabari-espedientea bideratu da, Isidro Zufiaur Martinez de Antoñana jaunak eskatuta, honako finka hau inmatrikulatzeko:

– Notario-eskrituran ezarritakoaren arabera:

1.– Hiri-finka: Estalpea; Arabako Aguraingo San Jorge auzoan dago, eta, momentuz, ez dauka plaka-zenbakirik – Azalera: 20 metro koadro inguru. Mugakideak: iparraldean, ekialdean eta mendebaldean, lursail publikoak; hegoaldean, berriz, Jesus Zufiaur Fernandez de Jauregui jaunaren jaraunsleen etxea.

Katastroaren kartografia deskriptibo eta grafikoaren arabera:

1.– Eraikina. Arabako Aguraingo Zadorra kaleko 4 zenbakian dago. 34,58 metro koadro ditu, eta denak ere eraikinaren beheko solairuak okupatzen ditu.

Eraikinak beheko solairua eta lehenengokoa ditu. Beheko solairuak 28,86 metro koadroko azalera eraikia dauka, eta garajerako erabiltzen da; lehenengo solairuak, aldiz, 29,04 metro koadroko azalera eraikia dauka, eta trastelekurako erabiltzen da.

Mugakideak: iparraldean, ekialdean eta mendebaldean, kalea; hegoaldean, 2. poligonoa, 51. partzela, Maria Pilar Martinez de Antoñana Gordelizen jabetzakoa eta beste.

Egun honetako probidentzia batez erabakitakoari jarraituz, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere espedientean agertzeko aukera izan dezaten beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 29a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala